Vadstenako abadia (suedieraz: Vadstena kloster), Vadstena hirian dagoen Brigidatar ordeneko monasterio historikoa da.

Vadstenako abadia
Vadstena kloster
Birgitta Foundation
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaÖstergötlandeko konderria
Suediako udalerriaVadstena udalerria
Koordenatuak58°27′02″N 14°53′29″E / 58.4506°N 14.8914°E / 58.4506; 14.8914
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1384
Erlijioakatolizismoa
Erabileramonasterioa
etxebizitza
jauregia
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Atalakeraikin: 11
Ondarea
Kontaktua
HelbideaMyntbacken 2, SE-592 30
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Santa Brigida Suediakoak sortu zuen 1346an Magnus IV.a Suediakoak emandako hamar baserritako lurretan. Brigidaren alaba Santa Katalina 1381ean abadesa bihurtu zen eta 1391an ama kanonizatu zuen bertan. 1400an Erik Pomeraniakoa Danimarka, Norvegia eta Suediako errege koroatu zuten bertan. Inguruan Vadstena herria sortuz joan zen 1404an Suediako hiri bihurtu zena.

Monasterioa bikoitza izan zen, gizonezkoena eta emakumezkoena. 25 monje izan zituen eta 60 monja, eta guztiek aukeratzen zuten abadesa izango zena.

1527ko Erlijio Erreformaren ondoren nobizioak hartzea debekatu zitzaien baina abadian zeudenei bertan bizitzen utzi zitzaien. Abadiaren erakarpen indarra ikusita 1575ean Joanes III.a Suediakoak berriz utzi zien nobizioak hartzen, ordenak aurrera jarrai zezan, baina 1594an Karlos IX.ak ordena desegin zuen.

1795an ospitale bihurtu zen eta horrela erabili izan zen 1909 arte. 1825 eta 1951 artean zoroetxea ere izan zen.

1963an Bigidatarren monasteria bihurtu zen berriz eta 1991 urtean abadia estatusa lortu zuen.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu