Breiðafjörður sakonera gutxiko Islandiako mendebaldeko fiordo zabala da. Haren luzera 125 kmkoa da eta zabalera 50 kmkoa. Vestfirðir lurraldea uhartearen gainontzeko lurraldetatik bereizi egiten du. Urte askoan inguruko uharteak jendegabetuak egon ziren. Uharte nagusia Flatey da eta bertan Erdi Aroan, XII. mendean, San Agustinen Ordenaren komentua egon zen, Islandiako gune kultural nagusia. Han Flateyjarbók eskuizkribua idatzi zen, Erdi Aroko luzeena. Urtetan, uhartea gune ekonomiko eta komertzial garrantzitsua izan da.

Breiðafjörður
Datu orokorrak
MotaFiordo
Luzera125 km
Zabalera50 km
Azalera2.874 km²
Geografia
Map
Koordenatuak65°13′09″N 23°17′31″W / 65.219156°N 23.291812°W / 65.219156; -23.291812
Honen parte daOzeano Atlantikoa
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakVestfirðir

Kokapena

aldatu

Ozeano Atlantikoaren ipar aldean dago, Zirkulu polar artikotik eta Ozeano Artikotik gertu. Lurraldea mendiz inguratuta dago, tartean Snæfellsjökull glaziarra, Vestfirðir penintsula, iparraldean, eta hegoaldeko Snæfellsnes penintsula artean.

Geologia

aldatu

Hegoaldeko gailurra 15 milioi urte sortu zen; Snæfellsnes aldean, aldiz, 7 miloi baino gutxiago ditu. Arroka estratua Zenozoikoko sumendi-rift batean sortu zen, Neozoiko garaian gogor erosionatu ziren basaltoko laben bitartez.

Izadia

aldatu
 
Breiðafjörður-en dagoen Skaleyjar uhartetako marearteko zona.

Breiðafjörðurreko paisaiaren ezaugarria sakonera gutxiko itsasoa da. Halaber fiordo txikiak eta badiak daude. 3.000 inguru uharte eta itsaslabarrak daude. Marearteko zonek garrantzi handia dute; hemen Islandiako marearteko zona ia erdiak daude. Marea gora jotzen duenean 6 metro lor ditzake.

Sumendi jatorria dela eta, zenbait lekuetan gradiente geotermikoak sortu ziren baina horietako asko marea beherean bakarrik dira iritzi-errazak.

Flora eta fauna

aldatu

Inguruan dauden ekosistema garrantzitsuenak hauek dira: marearteko zonak, algen basoak eta iitsaslabarrak. Hauei esker oso biodibertsitate aberatsa dago Breiðafjörðurren. Arrainak aparte, espezie ikusgarrienak hegaztiak eta itsas ugaztunak dira.

Uharteak

aldatu
 
Flatey uharteko etxeak.

Las islas en Breiðafjörður han sido habitadas sin interrupción y en la actualidad tiene habitantes durante todo el año. Muchas se usan como residencia de verano. Las siguientes son algunas de las islas del Breiðafjörður :

Ekonomia

aldatu

Aktibitate nagusiak arrantza, turismoa eta aldgen bilketa dira. Breiðafjörðurren Islandiaren ekonomiarako garrantzi handia duten arrain-espezieak arrautzak jartzen dituzte.

Komunikazioa, bestetik, transbordadoreen bidez egiten da.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu