Boulaq 18 papiroa, Egiptoko XIII. dinastian idazkera hieratikoz idatzitako dokumentu bat da, Kairoko Egiptoar Museoan CG 58069 erreferentziarekin bi zatitan kontserbatzen dena. Auguste Mariettek aurkitu zuen 1860an Dra Abu el-Nagan, Neferhotep eskribaren hilobian. Mariettek, faksimilean argitaratu zuen, eta, ondoren, A. Scharffek, bere transkripzioa argitaratu zuen.

Ez da ziurra bi zatiek erregealdi berari erreferentzia egitea, ezta eskriba berak idatzia egotea ere, baina bietan, Ankhu chatya aipatzen da, eta, bigarrenean, Neferhotepek sinatzen du. Quirkek, bestea ere Neferhotepek idatzi zuela uste du, baina, orduan, goragoko agintari baten aginduetara egin zuela, eta, dokumentua, Sekhemra Khutauy Amenemhat Sebekhotep edo Sebekhotep II.a faraoiaren erregealdian datatzen du.

Papiroak, Sebekhotep II.ak, Tebasera, Medamudeko Montu jainkoaren tenpluaren lanak eta han gertatutako gertakariak gainbegiratzeko egindako bisitaren gastuak biltzen ditu: Montu jainkoaren festa bat, eta, faraoia han egon zen bitartean, Monturen estatua errege jauregira eramateko egin zen prozesio bat.

Berrikuntzak aldatu

Boulaq 18 papiroak, kalkulu aritmetikoan berrikuntza bat du, zeroarentzako ikur bat: eskribak, nfrri dagokion zeinua erabiltzen du kenketa operazioaren zero hondarrari erreferentzia egiteko.

Kanpo estekak aldatu