Xemen I.a Gaskoiniakoa

Xemen I.a Lope[1] Baskoniako dukea (812-816)[2] izan zen, Luis Errukitsuak kendu arte.

Xemen I.a Gaskoiniakoa
Duke of Gascony (en) Itzuli

812 - 816
Antso I.a Lope Gaskoiniakoa - Gartzea I.a Xemen Gaskoiniakoa
Bizitza
JaiotzaVIII. mendea
Heriotza816 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaLope II.a Gaskoiniakoa
AmaNumabela Kantabriakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Biografia aldatu

Hasieran, 781 inguru, Karlos Handiak Bordeleko konde (pagus Burdegalensis) izendatu zuen. Beharbada baskoia zen, balizko Gaskoniako dukea izan zen Adalriko edo Gaskoniako duke de iure izan zen Lope II.aren semea. Azkena aita bazuen, Antso I.a, Lope III.a Zentulo, eta Gartziaren anaia izango zatekeen.[3] Gartzea I.a eta Xemen II.a semeak zituen. nahiz eta aditu batzuk kontrakoa esan, ez zen Iruñeko Erresuma gobernatu zuen Semeno leinuaren aitzindaria. Batzuen ustez, arbaso frankoak zituen.[4]

Beste historialari batzuen arabera, berriz, Baskoniako dukearen aurkari izango zen 778. urtean, Karlomagnoren babesean (Bordeleko konde izendatu zuen), eta horrek ekarri omen zuen Orreagako Gudua (778).

Kargua kendu zionean, matxinotu eta Luis Errukitsuak Akizen hartu zuen mendean. Orduan, enperadoreak Pirinioak zeharkatu eta Iruñean finkatu zen[5]. Batuzen ustez, horrek esan nahi du Xemenen garaietan Baskoniako dukerria Pirinioz bestaldekoa izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Seguin gaskoierazko bere izena izan zen, agian germaniar jatorrizko arroa zuena. Sigiwinus, Siguvinus, Siguinus, Siguin, Sigiwin, Sigwin edo Sigoin ere idazten zuten. Euskaraz Semen zen, agian Biblian agertzen den Simon edo "seme" hitzarekin loturikoa. Euskaraz Scimin, Skimin, Scemenus, Semen, Semeno, Xemen edo Ximen, gaztelaniaz Ximeno edo Jimeno da. Biak, Semen eta Seguin, orduko iturrietan agertzen dira. Lope, berriz, Lupus latinez, Loup frantsesez, Lop gaskoieraz, Otsoa euskaraz eta Lobo edo Lope gaztelaniaz da.
  2. Monlezunen ustetan 814 eta 815 artean. Monlezun, Jean Justin. Histoire de la Gascogne. 1846.
  3. Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
  4. "Vita Hludovici" liburuan ex gente Francorum dela esaten da
  5. Collins, Roger. "The Basques". Londres: Blackwell Publishing, 1990

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Antso I.a Lope Gaskoiniakoa
Baskoniako dukea
812-816
Ondorengoa
Gartzea I.a Xemen Gaskoiniakoa