Bordeldar behia bereziki Landetan hedatutako bertako behi arraza bat da. Hala ere historikoki arraza honek Ipar Euskal Herriko zenbait leku hartu izan du. Horregatik, nahiz eta bere banaketa eremu nagusia Landak izan, neurri txikiagoan Euskal Herriko bertako arrazatzat ere hartu daiteke, Kantabriako tudanka behiarekin zein zaldi montxinoarekin gertatzen den legez. Antza, garai batean, arraza honen egun baino abelburu gehiago ikusten omen ziren Euskal Herriko Iparraldean. Argazki zein marrazki zaharretan bordeldar behiak sarritan Landetako behia arrazako aberekin batera agertzen ohi dira samalda berberetan.

Bordeldar behi
Behi arraza
EspezieaBos taurus
Jatorria Okzitania  Euskal Herria
SinonimoakAbelgorria, antzinean "euskal behia"

Arrazaren historia aldatu

 
Bordeldar behia Landetako behiekin batera Ziburun, 1937. urtean
 
Unai landatarrak landetako behiekin. Atzean bordeldar behi bat. Bi arraza askotan agertzen dira elkarrekin argazki zein marrazki zaharretan

Begira aldatu

  • Behigorri, behiak euskal mitologian sakontzeko.

Kanpo estekak aldatu