Borat Subsequent Moviefilm
Borat Subsequent Moviefilm 2020ko Jason Woliner estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma da. 2006ko Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan filmaren jarraipena da. Sacha Baron Cohen aktoreak antzezten duen Borat pertsonaia da filmaren ardatza, eta Maria Bakalova aktoreak Tutar bere alabaren papera hartzen du.
Komedia edo musikal film onenaren Urrezko Globo Saria irabazi zuen.
Argumentua aldatu
Aurreko filmetik hamalau urte pasa direnean, behartutako lanetatik aske utzi du kazakhstandar gobernuak Borat kazetaria, baldintzapean, AEBetara joan behar da eta Mike Pence presidenteordea erosi behar du, 2020ko AEBetako hauteskundeak abian direla COVID-19 pandemiaren erdian.
Aktoreak aldatu
- Sacha Baron Cohen: Borat Margaret Sagdiyev
- Maria Bakalova: Tutar Sagdiyev, Boraten alaba.
- Dani Popescu: Nursultan Nazarbayev, kazakhstandar presidente ohiaren fikziozko antzezpena.
- Tom Hanks: bere burua
- Manuel Vieru: Dr. Yamak (Gypsy Tears)
- Miroslav Tolj: Nursultan Tulyakbay
- Alin Popa: HueyLewis / Jeffrey Epstein Sagdiyev, Boraten semea.
- Ion Gheorghe: Bilak Sagdiyev, Boraten semea
- Nicolae Gheorghe: Biram Sagdiyev, Boraten semea.
- Marcela Codrea: Kuczekeko biztanlea
- Luca Nelu: Kuczekeko biztanlea
- Nicoleta Ciobanu: Babuska
- Rita Wilson: bere burua
Mike Pence — AEBetako presidenteordea — eta Rudy Giuliani — abokatua eta New Yorkeko alkate ohia — baimenik eman gabe ageri dira filmean.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Borat filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Borat filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)