Boletopsis grisea Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina mikatza. Babestu beharreko espeziea Europan.

Boletopsis grisea
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaBoletopsis
Espeziea Boletopsis grisea

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 13 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, lehorra, inkurbatutik dekurbaturako ertza eta izurtua, kolore zurixka du, testuinguru zuri eta irmoan (zahartzean marroi ilunera iluntzen da, tonu purpurekin).

Himenoforoa: Tutu txikikoak, hala nola meheak (3-4 mm bakoitzeko), poro zuriak, bereizten zailak, manipulatu ondoren ilundu egiten dira.

Hanka: 3 eta 8 cm bitarteko luzerakoa, erdian edo eszentriko, sendoa, oinarri konkorduna, kapelaren kolore berekoa, testuinguru zuria, oinarria ebakitzean grisa, batzuetan beltzune marroi ilunekin

Haragia: Ebakitzean kolore grisa du, usain lurrintsua, zapore mikatza, espora-jalkina beltzaran zurbila.[2]

Etimologia: Grisea epitetoa latinetik dator, gris bihurtzen da, esan nahi duen, "griseus" hitzetik. Gris jartzeko joera duelako haragiak.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria, baina mikatza (ondo egosi ondoren ere iraun egiten du). Japonian, mikatza pixka bat kentzeko, gatzunetan sartzen dute.

Nahasketa arriskua

aldatu

Boletus leucomelaena delakoarekin nahas daiteke, honek ebakitzean kolore arrosa du, sendoagoa da eta Fibrilosoa, zurbilagoa eta ez da mikatza. Boletus generokoa da, kapelatik erraz bereiz daitezke poroak ditu.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenaren bukaeratik neguaren erdiraino. Larizio pinuetan, pinu gorrietan, zedroetan, likenetan, oihanpeko txilarretan. Normalean taldeetan, aleak oso elkartuta.

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia.

Espeziearen egoera

aldatu

Aranzadi Elkartearen arabera, Boletopsis grisea desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

aldatu