Bohol itsasoa
Bohol itsasoa (ingelesez: Bohol Sea) edo Mindanaoko itsasoa (ingelesez: Mindanao Sea) Filipinetako itsasoaren adar bat da, Bisayak eta Mindanao arteko barneko itsaso bat dena.[1] Bere uharte nagusiak Siquijor eta Camiguin dira. Ekialdean Surigaoko itsasartearen bidez Filipinetako itsasoa; iparraldean Canigaoko ubidea eta Cebuko itsasartearen bidez Camotesko itsasoa; mendebaldean Negros eta Zamboangako penintsula arteko itsasartearen bidez Suluko itsasoa ditu.
Bohol itsasoa | |
---|---|
Mota | itsaso marjinal |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°12′N 124°30′E / 9.2°N 124.5°E |
Honen parte da | Ozeano Barea |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Eskualdeko hiri nagusiak Cagayan de Oro (553.966 bizt. 2007an), Iligan, Butuan (298.378 bizt.), Dumaguete (116.392 bizt.), Ozamiz (123 137 bizt.) eta Tagbilaran (92.297 bizt.) dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Merriam-Webster's Geographical Dictionary. Merriam-Webster ISBN 0877795460..