Blenheim jauregia

Blenheim jauregia (ingelesez: Blenheim Palace) Ingalaterrako Oxfordshire konderrian kokaturiko eraikin monumental bat da, Marlborough-ko duke-dukesen egoitza. Hain zuzen ere, "palace" izendapena duen Ingalaterrako landa-jauregi ez-erregetar eta ez-apezpikutar bakarra da.

Blenheim jauregia
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Ondasun Ingelesa
Blenheim Palace 6-2008 4.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaOxfordshire
Non-metropolitan districtWest Oxfordshire
Parrokia zibilBlenheim
Koordenatuak 51° 50′ 31″ N, 1° 21′ 41″ W / 51.841944444444°N,1.3613888888889°W / 51.841944444444; -1.3613888888889Koordenatuak: 51° 50′ 31″ N, 1° 21′ 41″ W / 51.841944444444°N,1.3613888888889°W / 51.841944444444; -1.3613888888889
Arkitektura
Estiloa English Baroque (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii) eta (iv)
Erreferentzia 425
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1987 (XI. bilkura)
Ondare Ingelesa 1052912 eta 1000091
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Aurrez aurreko ikuspegia.

Jauregi hau Ingalaterrako handienetariko bat da, eta 1705etik 1722 ingurura bitartean eraiki zen. 1987an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen.

Hasiera batean, John Churchill, Marlborough-ko 1. dukearentzako oparitarako eginarazi zen, nazioaren esker onez, Blenheimgo batailan frantsesen eta bavariarren aurka lorturiko garaipen militarrarengatik. Alabaina, laster bilakatu zen ika-mika politikoen xede, eta horren ondorioz Marlborough-k erbesteratu egin behar izan zuen, bere dukesak boterea galdu zuen, eta Sir John Vanbrugh arkitektoaren ospeak kalte atzeraezina jasan zuen.

Iraunaldi laburra izan eta obra bakanak sortu zituen estilo ingeles barrokoan diseinatua, jauregi honen arkitekturak gaur egun sortzen dituen iritziak eta jarrerak 1720ko hamarkadakoak bezain ugariak eta askotarikoak dira.

Aldi berean familia baten etxebizitza, mausoleo eta monumentu nazional den aldetik, jauregi honek ez dauka parekorik.

Jauregia famatua da, halaber, Sir Winston Churchill-en sorleku eta haren familiaren bizitoki izateagatik. Etxe honen eraikuntza bukatu ondoko 300 urteetan, Churchill familiaren bizileku izan zen. Denbora igaro ahala, familia horretako zenbait kidek aldaketa mordo bat egin dituzte jauregiaren barnealdeetan, parkean eta lorategian.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu