Blazing Saddles
Blazing Saddles (euskaraz literalki Zaldi-Eserleku Gartsuak) 1974ko Mel Brooks estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia western film bat da. Gidoiak Brooks berak, Andrew Bergman, Richard Pryor, Norman Steinberg eta Al Ugerrek idatzi zuten. Cleavon Little, Gene Wilder, Harvey Korman, Slim Pickens, Madeline Kahn, Mel Brooks eta Dom DeLuise aktoreek antzeztu zuten.
Blazing Saddles | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1974 |
Izenburua | Blazing Saddles |
Mugimendua | New Hollywooda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta Westerna |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mel Brooks |
Gidoigilea(k) | Andrew Bergman Mel Brooks Richard Pryor Norman Steinberg (en) Alan Uger (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Hertzberg |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | Danford B. Greene John C. Howard (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Morris |
Argazki-zuzendaria | Joseph F. Biroc |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia |
Historia | |
Nominazioak | |
warnerbros.com… | |
Bideoa | YouTube |
Hiru Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Madeline Kahn), Muntatze onenaren Oscar Saria (John C. Howard eta Danford B. Greene) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (John Morris eta Mel Brooks).
Argumentua
aldatu1874, Mendebalde Urruna. Tren burdinbide linea berri baten eraikuntza eskualdean dauden hare mugikor lursailen ondorioz eten egin da. Ibilbidea aldatzera behartuak daude, horrek burdinbidea Rock Ridge mugako herritik igarotzea suposatu dezake, bertako biztanle guztiek Johnson abizena dute. Estatuko prokuratzailea den Hedley Lamarr (Harvey Korman) azpisugeak negozio biribila egiteko asmoz burdinbidea iragango den lursailak prezio baxuan erosi nahi ditu. Hortaz, bertakoak izutu eta lursailak saldu diezaizkioten Taggart ganoragabea buru duen gaizkile talde bat bidaliko du, aldiz Rock Ridgeko herritarrek gobernadoreari (Mel Brooks) sheriff berri bat ziendatu dezan eskatuko diote. Halere, egoerak gobernadorea gainditu eta honek Lamarri sheriff berri gisa Bart (Cleavon Little) izeneko burdinbideko langile afroamerikarra izendatu dezan utziko dio. Bart beltza denez, Lamarrek bere erabaki honek Rock Ridge haserretuarazi eta herria abandonatu edota sheriff beria urkatuko duten itxaropena du.
Halere, Bartek bere azerikeria eta amuerruei nahiz Jim, ezizenez "Wacoko Mutila", pistolari trebe eta alkoholikoaren laguntzari esker herritarrak baretzea lortuko du (Jim, "Wacoko Mutila": «Cecil B. DeMille berak baina jende gehiago hil beharra izan dut»). Taggartek herrira bidalitako Mongo (Alex Karras) morroia garaitu eta haren lagun egingo da, eta Lili von Shtupp (Madeline Kahn) alemaniar emakume liraina ere bere erakarpen jokoan atzemango du. Azkenean sheriffak herritarrak antolatu eta Lamarren agindupeko morroiei aurre egin diezaien konbentzituko ditu.
Aktoreak
aldatu
|
|