Blagoevgrad (bulgarieraz: Благоевград; antzina: Горна Джумая, Gorna Dzhumaya), Bulgariako hiria, Blagoevgrad probintziako hiriburua. Bulgariako hego-mendebaldeko ekonomia- eta kultura-gunea da. Struma (antzina Estrimon) ibaiaren ibarrean dago, Rila eta Pirin mendien artean, Blagoevgradska Bistritsa ibaiaren ertzean. Sofia hiriburutik 105 km ingurura dago. Besteak beste, turismorako erakargarria da.
Bi unibertsitate daude hirian, Neofit Rilski Unibertsitatea eta Bulgariako Unibertsitate Amerikarra; goi-mailako beste hezkuntza-zentro batzuk ere badaude Blagoevgraden.