Bjerkandera adusta Meruliaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, larrukara da.

Bjerkandera adusta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaMeruliaceae
GeneroaBjerkandera
Espeziea Bjerkandera adusta
P.Karst., 1879

Sinonimoak: Leptoporus adustus, Polyporus adustus, Polyporus solubilis.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Eskuarki inbrikatua, proiektatua, efuso-erreflexua edo erresupinatua. Goiko zatia tomentuduna, eremu zirkularrekin, hasieran zurixka, gero gutxi-asko grisaxka edo zertxobait lehoi kolorekoa. Ertza hasieran zuria, zahartzean beltzaxka.

Tutuak: Oso motzak, lerro ilun batek bilbe zurixkatik bereiziak.

Poroak: Txikiak, 4 eta 6 bitartean milimetroko, grisaxkak, biribilduak edo zertxobait angelutsuak.[2]

Etimologia: Bjerkandera terminoa, Bjerkander-tik dator, Clas Bjerkander (1735-1795) botaniko eta mikologoari eskainia.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Bjerkandera fumosa delakoarekin nahas daiteke, antzekoa, baina goikoa aldea, normalean eremu zirkularrik gabea, poro handiagoak ditu (2 - 4 mm bakoitzeko), bilbea eta tutuak arre argi kolorekoak. Urria.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan hostozabalen gainean. Ugaria.[4]

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoan, Ipar Afrika, India, Iran, Pakistan, Arabiar penintsula eta Mendebaldeko Afrika izan ezik.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 642 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 316 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu