Bjerkandera fumosa Meruliaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da egokia sukalderako.

Bjerkandera fumosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaMeruliaceae
GeneroaBjerkandera
Espeziea Bjerkandera fumosa
P.Karst., 1879

Sinonimoak: Grifola fumosa, Boletus fumosus, Polyporus fumosus, Leptoporus fumosus. Gloeoporus fumosus, Tyromyces fumosus, Polystictoides fumosus.

Deskribapena

aldatu

Basidioma: Erdizirkularra, 3-15 zabal eta 2-10 luze, substratuari atxikia (sesila) erdialdetik, inbrikatua, eremu zirkularrik gabe, belusatua, ertz osoa, errekurbatua, lehorrean uhindua. Gris-laranja zurbil kolorekoa, ertzerantz tonu gris-kafe kolorekoak,

Tutuak: Kolore berekoak, oinarrian kafe kolore iluneko marra batekin.

Poroak: Gris-ke kolorekoak edo arre argiak, handiak (2-4 mm).

Anisaren usainarekin edo desatseginarekin.

Hifak: Kafe kolore ilunekoak, hialianoak, ez-amiloideak, fibulekin bilbe bat osatuz. Basidioma leunak, oblongo-elipsoideak.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

aldatu

Bjerkandera adusta delakoarekin nahas daiteke, hau ez da hain zabala eta lodia, goialdean eremu zirkularrak ditu eta poro grisaxka txikiak (4-6 mm), eta ugariagoa da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Urte osoan (batez ere uztaila-azaroa). Urria. Saprofitoa (Pinu, haltz, pago …). Usteldura zuria eragiten du. Gainjarritako multzoetan ateratzen da.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Nikaragua, Costa Rica, Puerto Rico, Peru, Argentina, Brasil, Malawi, Uganda, Europa, Errusia, Turkia, Iran, Uzbekistan, Himalaiako eremua, Txina, Japonia, Hego Korea, Australia, Zeelanda Berria.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. Bjerkandera fumosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu