Bizkaiko autobus garraio enpresak

Hau Bizkaiko garraio enpresen zerrenda da.

Auzobusa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Auzobusa (Zornotza)»

Zornotza erdigunea eta inguruko auzo eta industrialdeak batzen dituen autobus zerbitzua da. 2010eko uztailaren 5ean jarri zen martxan.

Bermibusa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bermibusa»

2010eko apirilaren 6an Bermeon ezarritako autobus zerbitzua da.

Bilbobus aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bilbobus»

Bilboko udalerri barneko autobus zerbitzua da, Veolia Transporte Bilbao S.A.U. enpresa pribatuak kudeatzen duena.

Bizkaibus aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaibus»

Bizkaiko Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen hiriarteko autobus zerbitzuaren izen komertziala da.

Erandioko Herri Autobusa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Erandioko Herri Autobusa»

Erandioko udalak eskaintzen duen herri barneko autobus zerbitzua da. Linea bi ditu eta Erandioko auzoak herriaren erdigune eta Bilboko metroaarekin batzen ditu.

Etxebarri Bus aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Etxebarri Bus»

Etxebarriko udalerrian autobus zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da, Bilboko metroa udalerriko kanpoaldeko eta erdiguneko auzoekin batzeko asmoarekin.

Kbus aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kbus»

Barakaldo udalerriko hiri-barruko autobus zerbitzua da. Bi linea ditu eta Barakaldoko tranbia martxan jarri arte eskaintzen den zerbitzua da.

Sopelbus aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Sopelbus»

Sopelako udalerrian autobus zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da. Sopelako herria, Bilboko metroaren geltokia eta hondartza batzen ditu.

Kanpo estekak aldatu