BioTech Foods Espainiako bioteknologia enpresa da, animaliengandik ateratako muskulu-zelulak laborantzatik egindako laborategiko haragia sortzeko garapenari emanda. BioTech Foods lantegiaren atzean Brasilgo JBS enpresa multinazionala dago.[1] Konpainia Donostian sortu zuten 2017an Mercedes Vilak eta Iñigo Charolak.

BioTech Foods
MotaElkarte Anonimoa
SektoreaJanariaren teknologia
Sorrera2017
EgoitzaDonostia
PresidenteaMercedes Vila, Iñigo Charola
MerkatuakEuskal Herria, Europa
Webguneahttps://biotech-foods.com

Enpresaren helburua aldatu

Proiektu hau animalia-zelulen ugaritasun naturalaren ehunen sortzean oinarritzen da, hezetasun eta tenperatura kontrolatu batean, aldaketa genetikorik edo antibiotikorik gabe.[2] Ehunen ingeniaritzan oinarritutako haragi sintetikoak hiru arazo arintzen laguntzen omen du helburu: animalia-proteinen eskari globalaren gorakada handia, nekazaritza industrialaren ingurumen-inpaktua, berotegi-efektuko gasen ekoizpenarekin eta baso-soiltzearekin eta animalien ongizatearekin lotuta.[3]

Donostiako lantegia aldatu

Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, JBS enpresa brasildarraren eskutik, BioTech Foods, eraikiko da munduko fabrikarik handienetako bat: 11.000 m2 eta 150 langile, urtean 4.000 tona haragi sintetiko egiteko gai, aurreikusten denez.[4] Munduko laugarren laborategia izango da.[4]

BioTech Foods atzean dagoen multinazionala, JBS enpresa, ustelkeriari eta Amazoniaren suntsiketari lotuta dago.[4]

Diru laguntza handiak aldatu

2017an sortu zuten Iñigo Charolak eta Mercedes Vilak BioTech Foods start-up-a, eta denbora gutxian diru laguntza eta inbertsio ugari jaso ditu. Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak (EHNE) sindikatuak jakitera eman zuenez, Donostiako haragi laborategia egiteko proiektuak 5,2 milioi jaso zituen Espainiako Gobernuaren eskutik 2021ean, eta beste 753.000 euro ICEX Espainia Esportazioa eta Inbertsioak erakunde publikoaren eskutik. Bestetik, Eusko Jaurlaritzaren Handitu programak 18 milioi euroko diru laguntza aurreikusi du BioTech Foodsentzat.[5]

El Salto aldizkarian xeheago jaso dituzte diru laguntzok: Handitu programatik 250.000 euro jaso zituen 2022an BioTech Foodsek eta 1.442.505, 2023an. Bilakatu programaren esparruan, 1.000.000 euro jaso zituen 2022an; Sumeat proiekturako 170.000 jaso zituen 2021ean, 65.636 2019an, eta 35.130 2020an. Hazitek programatik, 137.600 izan dira 2022an, eta 87.400 2023an.[5]

Espainiako Zientzia Ministerioko Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroaren eskutik 3,7 milioi euro jaso dituzten nekazaritzako elikagaien eta teknologiaren sektoreko zortzi enpresetako bat da BioTech Foods, haragi sintetikoaren fabrikazioa sustatzeko, Culturedmeat programaren esparruan. Europako Batzordetik ere jaso du dirua, zehazki 2,7 milioi euroko diru laguntza Meat 4 All programaren barruan (haragia guztiontzat). Donostiako Udalak iaz eman zion enpresa berritzaileen saria eta errekonozimendua.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu