Billy Budd, marinela (Billy Budd, Sailor, ingelesez) Herman Melville idazle estatubatuarrak 1891n hiltzean amaitu gabe utzi zuen eleberri bat da. Kritikariek maisulantzat hartu zuten 1924an bertsio bat argitaratu zenean eta klasikotzat jo zuten Moby Dick eleberriarekin batera.

Billy Budd, marinela
Billy Budden eskuizkribua, oharrekin
Datuak
IdazleaHerman Melville (1924)
Argitaratze-data1924
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaBilly Budd, Sailor
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Euskaraz
IzenburuaBilly Budd, marinela
ItzultzaileaJose Ramon Vazquez
Argitaratze-data2012
BildumaLiteratura Unibertsala
Orrialdeak134

Melville 1886ko azaroan hasi zen lanean eleberri honetan, aldizka berrikusi eta zabalduz, baina eskuizkribuak ez zuen aurrera egin. Melvilleren alarguntsa Elisabeth eskuizkribua antolatzen hasi zen argitaratzeko asmoz, baina ez zen gauza izan senarraren asmoak puntu giltzarrietan erabakitzeko, ezta titulua ezartzeko ere. Raymond M. Weaveri, Melvilleren lehen biografoari, eskuizkribua eman zion eta horrek 1924ko bertsioa argitaratu zuen. Weaverrek gaizki interpretatu zituen alargunaren nahiak, gaizki ulertu zuen Melvilleren idazkera zaila, eta txertatu zuen Melvillek ezabatutako hitzaurre bat. Melvillerengan adituak ziren Harrison Hayford eta Merton M. Sealts Jr. transkripzio onentzat jotzen dena argitaratu zuten 1962an.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Billy Budd marinela HMS Bellipotenteko itsasontzian sartu zen 1797. urtean, Royal Navyk bi motin handi jasan eta Frantziako Direktorioaren anbizio militarrek mehatxatu zutenean. Billyk lañotasuna du, itxura ona eta berezko karisma, eskifaiaren gustukoa egiten duena. Badauka orban bat, hain zuzen, emozio bizitan dagoenean toteltzen hasten da.

John Claggart arma-mausiak bekaizkeria du Buddekiko. Horrek dakar Claggartek Billyri motin baten prestaketa leporatzea. Kapitaina, Claggart bere salaketarekin bere aurrean aurkezten denean, Claggart eta Billy deitzen ditu bere gelara, bilera pribatu baterako. Claggartek bere salaketa azaltzen du eta Billy, txundituta, ez da erantzuteko gai. Bere frustrazio ikaragarrian Claggart gogor jo eta hil zuen.

Kapitainak epaiketa bat antolatzen du. Epaimahaiak, nahiz eta Billyren errugabetasun moralean sinetsi, heriotza zigorra ezartzen dio, lege martzialak diolako gerra garaian kolpea bera, hilgarria izan ala ez, heriotza-delitua dela.

Pertsonaiak aldatu

  • Billy Budd: marinel ederra zen bere goitizena; Gizakiaren Eskubideak izeneko merkataritza ontziko marinela zen, gero HMS Bellipotent gerra-ontzirako errekrutatuta. Hor gabiazain kargua eman zioten.
  • John Claggart: HMS Bellipotent gerra-ontziko arma-maisua. Begitan hartu du Billy eta motin bat prestatzen ari dela salatzen dio kapitainari.
  • Edward Fairfax Vere izartsua: HMS Bellipotent gerra-ontziko kapitaina. Motinaren salaketari dagokionez, Billyren errugabetasunean sinesten du. Hala ere, hilketa bat egon denez, men egin behar die lege martzialei, eta Billy exekutatzeko agintzen du.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu