Bilaketa motor

Bilatzailea» orritik birbideratua)

Bilaketa motorra edo bilatzailea konputagailu sistemetan informazioa eskuratzeko garatutako sistema da. Besteak beste, World Wide Web, Intranet eta ordenagailu lokaletan bilaketak egiteko balio dezake. Bilaketa motorrak erabiltzaileak zehaztutako baldintzak betetzen dituzten elementuak eskuratzea ahalbidetzen du. Baldintza horiek hitz edo perpaus baten bidezko kontsulten bitartez zehazten dira normalean. Emaitza bezala erakusten duen elementuen zerrenda garrantziaren araberako hurrenkera beherakorrean azaldu ohi da. Emaitza egokiak itzuli ahal izateko bilatzailean gordetako edukiak sarritan eguneratu behar izaten dira.

Bilatzailearen funtzionamendua

aldatu
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Algoritmoak zehaztun du bilaketa prozesua, baina zer da algoritmoa?

Bilatzaile batek honela funtzionatzen du:

  1. Bilaketa-termino bat jartzen da (hitz bat, esaldi bat...), gako-hitz edo keywords izenekoak, eta bilaketa-motorrek bilatzen ari garen hitz horiek dauden webguneen zerrendekin erantzungo dute.[1]
  2. Robotak, armiarmak edo adimendun agenteak sarea arakatzen du.            
  3. Programa indexatzaileak lortutako informazioa aztertu eta deszifratzen du.
  4. Informazioa datu-base erraldoi batean sartzen da eta hiperlinken bidez bilatzen dute galderaren erantzuna.
  5. Galderak egiteko sistema bat dago (formularioa).
  6. Emaitzen zerrenda ematen da, hurrenkera algoritmo batek erabakita.  
  7. Hori guztia algoritmo oso konplexuen bidez egiten da, eta  algoritmo horiek webguneak aztertu eta "ranking" deitzen diren hurrenkeretan antolatzen dituzte webguneak. Rankingean posizio hobea izateak bilaketaren lehen emaitzen artean jartzea erraztuko du.                                                      
  8. Horregatik da hain garrantzitsua webgune baten optimizazioa, bilatzaileek zure webgunea lehen postuetan jar dezaten.
  9. Informazioa eskatzen dugunean lehenengo memorian (katxean) gordetako kopia begiratuko du, erantzuna oso azkarra izatea ahalbidetuz.

Bilatzaile motak

aldatu

Bilatzaile orokorrak

aldatu

Bilatzaile orokorrak edo bilaketa-tresnak ezinbesteko tresnak dira. Hauek, bilaketa orokorra baimentzen dute, web-orrien osotasunaren gainean, edo aurretiz aukeratutako sailkatutatuko azpidirektorioen gainean. Bilatzaile hauen artean, Google-ek eta PageRank-aren teknologiak iraultza eragin du web bilaketan.[2]

Euskarazko bilatzaile orokor ezagunenak Elebila eta Kaixo dira.

Metabilatzaileak

aldatu

Metabilatzaile kontzeptua informatika eremuan erabiltzen da, datuak bilatzeko erabiltzen den bilaketa-tresna aztertzeko sistemari erreferentzia eginez. Bilatzaile konbentzionalek ez bezala, ez du datu-base propiorik, baizik eta gainerakoen datu-baseetan arakatzen du. Metabilatzaileak, beraz, artxiboetan eta bilatzaileen direktorioetan bilatzen dute informazioa. Erabiltzaileak, bilaketa bat egiterakoan, kanpoko erregistro desberdinetan aurkitutakoaren konbinazioa jasotzen du emaitz bezala. [3]

Metacrawler, Ixquick, Clusty, Excite eta HotBot dira bilatzaile mota honetako adibide batzuk.

Bilatzaile espezifikoak

aldatu

Gai-eremu zehatz batean bilaketak egiteko tresnak. Mota askotakoak daude, gaiaren arabera.Datu-base batek bere informazioa eskaintzen du. Adibidez, IMBD. Bilatzaile batek besteek (web orri, datu base, blog, komunikabide eta abarrek) duten informazioa aurkitzeko aukera ematen digute[4]. Adibidez, Google News.

Beste sailkapen batzuk

aldatu

Iturriaren arabera

aldatu
  • Mahaigaineko bilaketa.
  • Bilaketa federatua.
  • Giza bilatzailea.
  • Meta-bilatzaile motorra.
  • Multi-bilatzailea.
  • Bilaketa agregatzailea.
  • Web bilatzailea.

Eduki motaren arabera

aldatu
  • Testu osoa bilatzea. (Bilatzaile orokorrak esaten zaie).
  • Irudien bilaketa.
  • Bideo bilatzailea.

Interfaze bidezkoak

aldatu
  • Bilaketa inkrementala.
  • Berehalako erantzuna.
  • Bilaketa semantikoa.
  • Hautapenean oinarritutako bilaketa.
  • Ahotsaren bilaketa.

Gaiaren arabera

aldatu
  • Datu base bibliografikoa.
  • Enpresen intraneteko bilaketa.
  • Medikuntzako literatura berreskuratzea.
  • Bilaketa bertikala.

Informazio bilaketak

aldatu

Sarean informazioa bilatzeko hainbat puntu hartu behar dira kontuan.

Bilaketak planifikatu

aldatu
  • Informazioaren formatua adierazi bilaketan, hala nola argazkiak, bideoak, albisteak...
  • Ideia zehazkiak txertatu. Informazio gehigarri hori data, hizkuntza edo eta formatua izan daitezke.
  • Gako hitzak sartu. Sinonimoak, hitz bakarrak edo askok balio dute bilaketa planifikatzeko.

Nola bilatu Google-n

aldatu
  • Bilaketan ez du ezertan eragiten hitzak letra larrian edota xehean idazteak, ezta tildea duten ere. Bilatzaileak hizkiak hartzen ditu bilaketa gauzatzeko.
  • Ez ditu kontuan hartzen azentu-markak eta dieresiak.
  • Bilaketak zehazteko hainbat sinbolo ditugu, bilaketa aurreratua[5] pantaila horietako bat da.
  • Esaldia edota hitzen ordena zehatza egiteko, termino horiek kakotxen artean jarriko ditugu: “ “. Norbaiten zitazioa bilatu nahi izanez gero erabili daiteke hau.
  • Bolearrak: AND edo ezer ez, OR, - (ez)
  • () AND eta OR konbinatzeko
  • Tituluan: allintitle: Liburu bat bilatzerakoan adibidez, allintitle bilatu izenaren inguruan zehazteko bilaketaren informazioa.
  • Helbidean: allinurl: Esteka bat bilatu nahi izanez gero.
  • Webgune zehatz batean egiteko bilaketa: site: Adibidez: site:www.ehu.eus
  • Formatu zehatza: filetype: PDF, JPG, WMA,...

Googlen hegemoniak sortzen dituen arazoak

aldatu

Bilatzaileak erabiltzerakoan erabiltzaileek hainbat arazo dituzte informazioa bilatzerako orduan.:

  • Google erabiltzen da soilik informazioa bilatzerako orduan.
  • Googleri ezin zaio hizkuntza gutxiagotu bat hobesteko eskatu, ezin da "bilatu euskaraz" edo antzeko agintea eman. Dena den, algoritmoak kontuan hartzen du erabiltzailearen IP helbidea eta zein hizkuntzatan dauka konfiguratuta web nabigatzailea.
  • Pertsona gutxi joaten dira emaitzen bigarren orrialdera. Lehenengo orrialdean dauden web-orriak “clik”-en %91,5a metatzen dute.[6]
  • Google-en politika zerbitzuan adierazita dago datuak erabili daitezkeela hainbat kasuetarako, publizitatea bideratzeko adibidez. [7]

Web bilatzaile batzuk

aldatu

(Hona hemen, alfabetikoki zerrendatuak, gure inguruetan gehien erabiltzen diren bilaketa motorrak, zerrenda luzeago bat ikusteko, ikus: Zerrenda:Bilaketa motorrak).

SearX instantzia batzuk

aldatu

Instantzia berriak eta instantzien zerrenda[17] berriak sortzen ari dira eta sortuko dira. Hona hemen zerbitzu publiko ona eskaintzen duten batzuk:

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «¿Cómo funciona un buscador?» www.esepestudio.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  2. «Buscadores generales en internet | Biblioteca DUOC UC» www.duoc.cl (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Definición de metabuscador — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  4. «Buscadores específicos y webs temáticas» www.uv.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  5. (Gaztelaniaz) Voy a tener suerte. 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  6. (Gaztelaniaz) «Si estás en la segunda página de Google no existes» Marketing en Internet, Posicionamiento web y mucho más 2013-06-22 (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  7. «Política de Privacidad – Privacidad y Condiciones – Google» policies.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  8. a b (Gaztelaniaz) Kumar, Prajwal. «Ecloud - e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data» e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  9. a b (Frantsesez) Kumar, Prajwal. «Ecloud - e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data» e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  10. a b (Ingelesez) Kumar, Prajwal. «Ecloud - e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data» e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  11. «Bilatzaileak - Produktuak - Eleka Ingeniaritza Linguistikoa» www.eleka.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).[Betiko hautsitako esteka]
  12. (Gaztelaniaz) «Metager, un buscador privado con un proxy integrado» RedesZone (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
  13. «Searx - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  14. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  15. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  16. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  17. (Ingelesez) «Searx instances» searx.space (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  18. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  19. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  20. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu