YaCy (bilaketa motorra)

P2P sare baten bidez dabilen web arakatzaile libre eta deszentralizatua
YaCy (bilaketa motor)» orritik birbideratua)

YaCy bilaketa-motor banatua, deszentralizatua eta librea da. Peer-to-peer (P2P) sare bat erabiltzen du azpiegitura gisa[1].

YaCy logo.png YaCy (bilaketa motorra)
Yacy-buscador.png
Jatorria
Sorrera-urtea 2004
Azken bertsioa 1.92
Ezaugarriak
Euskarria Java makina birtual
Programazio-lengoaia Java
Egile-eskubideak copyrightduna
Lizentzia GNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli
Ekoizpena
Garatzailea Michael Christen (en) Itzuli
Maskota Kaskelix (en) Itzuli

yacy.net
Twitter: yacy_search Edit the value on Wikidata
Iturri-kodea https://github.com/yacy/yacy_search_server

Ez dago kontrol-zerbitzari zentralik; horren ordez, parte-hartzaile guztiak parekoak dira. Sareko edozein nodok indexatu dezake sarea eta bilatzailea izateko erabil daiteke. Bisitatutako orriak erregistratzen dituen erabiltzailearen nabigazioa ere indexatu dezake, (eta jakina, ez dira indexatzen informazio pribatua izan dezaketen orriak, hala nola inprimakiak edo https protokoloko orriak).

Programa software librea da GPL v2 lizentziapean argitara eman da.

Ezaugarri batzukAldatu

Peer-to-peer (P2P) sarea denez, bilaketen emaitzak ezin dira zentsuratu, eta fidagarritasuna ziurtatuta dago. Zaila du enpresa batek erabiltzaileen bilaketen aztarnak gordetzea eta erabiltzaileei publizitatea ezkutuka sartzea. Bilaketa motor honen atzetik dagon filosofia Diaspora software librearen senidea da, sistema libre eta deszentralizatu alternatibo bat proposatzen duen sare sozial zerbitzu horietako bat[2][3][4][5].

Bilatzaile deszentralizatua denez, programa hau zenbat eta erabiltzaile gehiagok instalatu, orduan eta emaitza hobeak lortuko dira.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org Noiz kontsultatua: 2020-04-27.
  2. (Gaztelaniaz) PAÍS, EL. (2011-11-29). «Nace YaCy, un buscador basado en P2P» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-12-17.
  3. (Gaztelaniaz) «YaCy, un motor de búsquedas descentralizado y Open Source» MuyLinux 2011-11-30 Noiz kontsultatua: 2020-12-17.
  4. (Gaztelaniaz) «El buscador rebelde que va tras Google» BBC News Mundo 2011-11-30 Noiz kontsultatua: 2020-12-17.
  5. (Gaztelaniaz) Maturana, Jesús. «YaCy, un buscador web abierto descentralizado -P2P-» MuyComputer Noiz kontsultatua: 2020-12-17.

Kanpo estekakAldatu