Beti Bezperako Koplak (Santa Agata)
Maialen Lujanbioren dokumentala
Beti Bezperako Koplak Maialen Lujanbiok 2016an Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan zabaldutako Santa Agata jaiko kopla bereziak dira. Genero-indarkeriaren salaketa gordina egin zuen. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatu zituen, bai eta hura gainditzeko ezintasuna ere.[1] 2017an film labur bat osatu zuten kopla horiek oinarri hartuta.[2][3]
Beti Bezperako Koplak (Santa Agata) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2017 |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta bertsoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Begoña Vicario Kote Camacho Malen Amenabar |
Gidoigilea(k) | Maialen Lujanbio |
Argumentu nagusia | Santa Agata jaia eta Emakumeen aurkako indarkeria |
Film laburra
aldatuGero hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo batean animazio teknika ezberdinak erabiliz Lujanbioren gogoeta osatu zuten. Film laburra Rotterdamgo zinemaldian aurkeztu zuten.[2][3] Hauek izan ziren parte hartzaileak:
- Zuzendari eta animatzaileak: Ageda Koplak Taldea, Ibon Markaida, Bego Vicario, Kote Camacho, Arrate López Apellaniz, Izibene 0nederra, Marine Arbeo, Oihana Leunda, Aitor Oñederra, Ximon Agirre, Jon Zurimendi, Xara Agirre, Irantzu Yaldebere, Andere Molinuevo, Malen Amenabar, Josune Etxarte, Naiara Zuria Mauleón, Jon Munarriz, Xaloa Ipiña, Alots Arregi, Roberto Zabarte
- Gidoia eta Ahotsa: Maialen Lujanbio
- Soinua: Xabier Erkizia
- Koordinatzailea: Bego Vicario
- Animazio aholkularitza eta edizioa: Eduardo Elosegi
- Ekoizle Eragilea: Patxi Azpillaga
- Itzulpenak: Irati, Koldo Izagirre, Xabi Paya
- Diseinu Grafikoa: Koldo Atxaga
-
Santa Agata jaiko kantariak
-
Kanpoan uso ...
-
...etxean otso
Koplak, hitzak
aldatuHauek dira koplak:[3]
- Santa Ageda eguna
- beti bezpera deguna
- ohitura batzuei ez zaie inoiz
- iristen biharamuna.
- .
- Ezetza jaso zun arrak
- gizonak, Jainko lurtarrak
- ta Ageda gure martiriari
- moztu zizkion bularrak.
- .
- Aterik ate kantari gatoz
- makil ta ahots ozen gu
- etxe hontako nagusi jaunak
- etxekoandrea jotzen du.
- .
- Kolpe ta kolpe aldaba
- hotsa mututuz ahal bada
- baserri hontako osaba zaharrak
- erabiltzen du alaba.
- .
- Kalean jator ziharo
- etxean dena birao
- senar onaren labanak zeuzkan
- odol gorrizko bi aho.
- .
- Leihotik bota du haurra
- kolpez hausten da intxaurra
- boterea ez da hainbeste aldatu
- hogei mendetatik gaurra.
- .
- Aurrera goaz dena aldatzen da
- denbora pasa heinean
- dena aldatzen da aldatzen ez den
- oinarri baten gainean.
- .
- Beste zulo bat kiroldegian
- aldagela ohi den gizondegian.
- Zulo bat berriz kiroldegian
- aldagela bat den andrategian.
- Begi nini bat zulo erdian
- iltze zorrotz baten punta begian.
- .
- Labana zorrotz aortan
- karraxi min bat ahotan
- zuhaitzak gizon bihurtzen dira
- pasadizo itzal hortan.
- .
- Talde erasoan hiena
- pizti bakarrak nahiena
- territorioa markatu nahia
- Koloniako haiena.
- .
- Kalashnikov, bonba, makil...
- bizitza merkeegi dabil
- gerran gizonak hiltzen dituzte
- andreak bortxatu ta hil.
- .
- Atseden bat eskopetak
- botak kendu ta apretak
- neska gazte bat mereziko du
- gudariaren apetak.
- .
- "Adios" orain esaten diot
- santa honekin batean
- beti bezperan bizi gaitezen
- zorionez ta pakean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Maialen Lujanbioren 'Beti-bezperako koplak', arrakastatsu» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ a b «Beti bezperako koplak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ a b c «'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbiok Faktoria irratsaioan» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- «Maialen Lujanbioren 'Beti-bezperako koplak', arrakastatsu» EITB Euskal Irrati Telebista