Substantzia hori histaminaren analogo sintetikoa da, eta Ménièreren sindromea tratatzeko erabiltzen dute. Nahasmendu horrek sintoma hauek ditu: bertigoak (goragaleak eta gorakoak), entzumen-galera eta akufenoak (zarata-sentsazioa belarri barruan).
Betahistina histaminaren analogoa denez, kontu handiz emango da bronkioetako asma edo gastritis kasuetan. Animalien esperimentazioan teratogeniaren ebidentziarik ez badago ere, ez da gomendatzen haurdunaldian erabiltzea, salbu eta, medikuaren iritziz, lortu beharreko onurak balizko arriskuak konpentsatzea. Ez dakigu medikamentu hori amaren esnearekin askatzen den kantitate nabarmenetan, eta horrek haurrari eragin ahal dion. Amagandiko edoskitzea etetea edo sendagai hori ez ematea gomendatzen da. Sendagaia ematean ibilgailu arinak edo makina astunak ez gidatzea gomendatzen da