Ugeraga Kirol Elkartea

Sarrera aldatu

Sociedad Deportiva Ugeraga
Sorrera1980 (44 urte)
Futbol zelaiaUrko
Sopela
PresidenteaTxus Diaz Trespaderne
LigaBizkaiko Lurraldeko Preferentea
2019-209.a
Webguneawww.sdugeraga.com
     
 
 
 
Etxekoa

Ugeraga Kirol Elkartea Sopelako kirol-elkartea da. 1980ko uztailaren 11n sortutako elkarteak futbol, saskibaloia, txirrindularitza eta areto-futbol sailak ditu.

Ugeragak bi futbol zelai dauzka Urkon, Sopelan eta horietako batek jesarlekuak dauzka.

Ugeragako saskibaloi zelaia Urkoko polikiroldegian kokatzen da.

Ugeragaren ekipamendua urdinez eta da eta izan da betidanik.

Futbola aldatu

Lehenengo taldea Ohorezko Mailan dabil, (lurraldeko preferentera saiatzen igotzen) eta bigarrena Lehenengo Erregional Mailan dabil. Emakumezkoen taldea, berriz, Erregional mailan. Harrobi lana egiten du eta bertatik Armando Ribeiro Athletic Clubeko atezain ohia pasa zen.

Ugeragak beste bi talde dauzka "gazteak" kategorian. Bata lehenengo mailan dago, urte honetan igo dira, eta bigarrena, bigarren mailan dago.

Kadeteen kategorian, bi talde daude: bata lehenengo mailan (preferentera saiatzen igotzen), urte honetan ia lortu dute eta bigarrena bigarren mailan dago.

Azken urteak aldatu

Denboraldia Maila Emaitza
2009-10 Bizkaiko Ohorezko Maila 11.a
2010-11 Bizkaiko Ohorezko Maila 14.a
2011-12 Bizkaiko Ohorezko Maila 16.a
2012-13 Bizkaiko Ohorezko Maila 17.a (jeitsi)
2013-14 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 5.a
2014-15 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 8.a
2015-16 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 1.a (igo)
2016-17 Bizkaiko Ohorezko Maila 12.a
2017-18 Bizkaiko Ohorezko Maila 5.a
2018-19 Bizkaiko Ohorezko Maila 14.a (jeitsi)
2019-20 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 9.a

Txirrindularitza aldatu

Txirrindularitzan amateur mailako talde asko ditu. Bertan hezitako txirrindularirik ospetsuenak Joane Somarriba eta Miguel Mínguez dira.

Afizionatu mailan Koplad Uni2 taldea antolatzen du, Euskadiko Txirrindularitza Iraskundearen barruan dagoena. Emakumezkoen talde bat ere badauka, Lointek izenekoa, UCIren maila nagusian dagoena.

Kanpo estekak aldatu