Tsangyang Gyatso (tibeteraz: ཚངས་དབྱངས་རྒྱ་མཚོ, Wyliez Tshang dbyang Rgya mtsho, txinera tradizionalez: 仓央嘉措; Tawang, 1683ko martxoaren 1a - 1706ko azaroak 15) seigarren Dalai Lama izan zen. monba jatorrikoa zen.

Tsangyang Gyatso

6. Dalai Lama


Ngawang Lobsang Gyatso - Yeshe Gyatso (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTawang (en) Itzuli1683ko martxoaren 1a
HerrialdeaQing dinastia
Talde etnikoaMonpa etnia
HeriotzaQinghai1706ko azaroaren 15a (23 urte)
Familia
AitaLama Tashi Tenzin
AmaTsewang Lhamo
Hezkuntza
HizkuntzakTibetera
txinera
Irakaslea(k)Dondrub Gyatso (en) Itzuli
Tshülthrim Dargye (en) Itzuli
Lobsang Yeshe, Fifth Panchen Lama (en) Itzuli
Neten Jamyang Drakpa (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTibetar budismoa
Geluga
Erlijio-ordenaGelug

Bizitza aldatu

Pema Lingparen ondorengoen eta Tsewang Lhamo izeneko Bekharreko herri batetako errege jatorriko emakume monba baten semea zen.

Bere bizitza, zenbait elezaharri lotua dago, bere jaiotzatik beretik, are Tsewangen haurdunalditik ere. Haurdunaldiko lehen hilabetean, esaten denez, bere amak, arrozdiko bere uzta karantzen zuen tokian zegoen mortero batetatik ura nola irteten zen ikusi zuen, eta, halako batean, bere etxetik gertuko iturburu batetik ura edan zuenean, esnea irteten hasi zela. Ordutik, toki hori, Oma-Tsikang, "esnezko ura" bezala ezagutzen da.

Tsewangek, Sanje Tenzin izena jarri zion ume bat izan zuen, elezaharraren arabera, bere amaren esnea edan ez zuena. Behin, infekzio baten ondorioz, ezpainak handitzen hasi zitzaizkion, eta ezin zituen ireki. Bi igarle deituak izan ziren, eta zauria purutu zioten, Ngawang Gyatso deituz.

Bere senideek ziotenez, umea, norbait jainkotiarra bezala agertzen zitzaien ametsak zituzten. Umetan ezagutua izan zen, sekretupean, eta, bere haurtzaroan, heziketa probintziar bat jaso zuen, bosgarren Dalai Lamaren heriotza kontatzea erabaki zen arte.

Monasterioko bizitza jarraitzerik nahi izan ez zuen Dalai Lama bakarra izan zen. Bere jokaera, beste berraragitze batzuen oso ezberdina izan zen, Lhasako tabernetara sarri joateagatik eta maitale ugari izateagatik bereizten baitzen. Tibetarrek oso gogoko zituzten kantu eta olerki erromantiko ugari idatzi zituen, tibetarrek eurek, maisu tantrikotzat hartzen dutelarik.

Baina, mongolentzat, bere gobernua babestu zutenak, bere jokaera ezegokia zen. Dalai Lama modu erratuan aukeratua izan zela uste izan zuten, eta faltsua zela. Preso hartu eta tronutik kendu zuten. Bere heriotzaren baldintzak, erabateko misterioa dira.

Orotarik aldatu

  • Ekialdeko Kameng basoan, tximu espezia bat aurkitu ondoren, Indiako gobernuak, Tsangyang Gyatso Biosphere Reserve izeneko gune babestu bat sortu du.
  • Tsangyang Gyatso, new age estiloko kantariei gai bezala balio izan zien, Dadawa kasu, The Sixth Dalai Lama's Love Song kantuan.


Aurrekoa
Ngawang Lobsang Gyatso
Dalai Lama
?-1706
Ondorengoa
Kelsang Gyatso
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tsangyang Gyatso