They Live (euskaraz Bizirik Daude) 1988ko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Ray Nelson idazlearen "Eight O'Clock in the Morning" ("Goizeko Zortziak") kontakizun laburrean oinarritua dago. Roddy Piper, Keith David eta Meg Foster aktoreak antzeztu zuten.

They Live
Jatorria
Argitaratze-data1988
IzenburuaThey Live
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma, zientzia-fikziozko filma, action thriller (en) Itzuli, film distopikoa, lan literario batean oinarritutako filma, thrillerra eta science fiction action film (en) Itzuli
Iraupena93 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Carpenter
Gidoigilea(k)John Carpenter
Antzezlea(k)
Roddy Piper
Keith David
Meg Foster
Raymond St. Jacques (en) Itzuli
George Buck Flower (en) Itzuli
Sy Richardson
Tommy Morrison
Norman Alden (en) Itzuli
Kerry Rossall (en) Itzuli



[[Kategoria:Raymond St. Jacques (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:George Buck Flower (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Norman Alden (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kerry Rossall (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaLarry J. Franco
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Carpenter
Argazki-zuzendariaGary B. Kibbe
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles

theofficialjohncarpenter.com…
IMDB: tt0096256 Filmaffinity: 855019 Allocine: 4660 Rottentomatoes: m/they_live Mojo: theylive Allmovie: v49415 TCM: 20304 Metacritic: movie/they-live TV.com: movies/they-live Netlix: 60030998Edit the value on Wikidata

Zinemetan estreinatu eta diru etekin murritzak eta ikusle kopuruarekiko arrakasta gutxi izan arren, bideo-klubetan zinemazaleen artean ospea bereganatu eta kultuzko filma bilakatu zen.

Kritika soziala aldatu

Beldurrezko istorioa izateaz gain, mezu filosofiko eta kritika sozial handiko filma ere bada, Mendebaldeko herrialdeetako gizartearen, kapitalismoa, kontsumismoa eta lan prekarietatearen kritika garbia egiten baitu. Kritika 1980ko hamarkadako gizarteari baldin bada ere, gaur egungo gizartearentzat oraindik eta baliozkotasun eta gaurkotasun handiagoa du. Guzti hau protagonista eguzki-betaurrekoak jarri eta iragarki, telebistam egunkari eta aldizkarietako ezkutuko mezu subliminalak ikustean honako esaldietan ikusten da: Obeditu, Ez Jarri Zalantzan Agintea, Ezkondu eta Seme-Alabak Izan, Ez Pentsamendu Independienteari, Kontsumitu, Konformatu Zaitez, Mantendu Lo, Erosi, Gutxiago Pentsatu eta Telebista Ikusi, Irudimenarik Ez, Hau Da Zure Jainkoa (Dollar billetetan) eta abar.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Langabezian eta AEBetan barna lanetik-lanera doan John Nada (Roddy Piper) etxegabeak ustekabean pertsonak diren bezalakoak eta inongo itxurakeriarik gabe ikustea ahalbideratzen duten betaurreko batzuk topatu ditu. Haiei esker AEBtako politika munduko eta goi mailako gizarteko pertsona nabarmen eta ahaltsuak aurpegi beldurgarriko estralurtarrak direla ohartuko da, hauen asmoa munduan mezu subliminalak zabaldu eta euren bidez gizakiak esklabo bilakatzea dela jabetuz.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu