The Loneliness of the Long Distance Runner (filma)
The Loneliness of the Long Distance Runner (euskaraz Distantzia Luzeko Korrikalariaren Bakardadea) 1962ko Tony Richardson ingeles zinema zuzendariak zuzendutako kirol drama film bat da. 1959ko Alan Sillitoe ingeles idazlearen izenburu beldineko kontakizun laburrean oinarritua dago. Tom Courtenay, Michael Redgrave, Avis Bunnage, James Bolam eta Alec McCowen aktoreek antzeztu zuten.
The Loneliness of the Long Distance Runner (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1962 |
Izenburua | The Loneliness of the Long Distance Runner |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta Kirol-zinema |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tony Richardson |
Gidoigilea(k) | Alan Sillitoe |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Tony Richardson |
Konpainia ekoizlea | Woodfall Film Productions (en) |
Edizioa | Antony Gibbs (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Addison |
Argazki-zuzendaria | Walter Lassally |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Argumentua aldatu
Ingalaterra, Nottingham. Colin Smith (Tom Courtenay) langile mailako mutil gazte bat da. Behinola okindegi batean lapurtu eta gazteentzako espetxe batean sartuko dute. Han dela, lasterka hasiko da, eta bere distantzia luzeko korrikalari gaitasunei esker espetxearen jardueratan postu hobeagoak izaten hasiko da. Bere entrenamenduetan zehar bere iraganeko bizitzaz gogoeta egiten hasi eta bere maila sozialeko gazte askorekin parekatuz gero egoera pribilegiatu batean dagoela jabetzen hasiko da.
Aktoreak aldatu
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Michael Redgrave | Ruxton Towers espetxe zuzendaria |
Tom Courtenay | Colin Smith |
Avis Bunnage | Mrs Smith |
Alec McCowen | Brown |
James Bolam | Mike |
Joe Robinson | Roach |
Dervis Ward | Detective |
Topsy Jane | Audrey |
Julia Foster | Gladys |
James Fox | Gunthorpe (krediturik gabe) |
John Thaw | Bosworth (krediturik gabe) |
Derek Fowlds | (krediturik gabe) |
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)