The Beast (1988ko filma)

The Beast (euskara literalki Piztia, Hego eta Ipar Euskal Herrian Gerraren Piztia izenburuaz zinemaratua) 1988ko Kevin Reynolds estatubatuar zinema zuzendariaren gerra drama filma bat da. George Dzundza, Jason Patric, Steven Bauer, Stephen Baldwin, Erick Avari eta Don Harvey aktoreek antzeztu zuten.

The Beast (1988ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1988
IzenburuaThe Beast
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta gerra-filma
Iraupena111 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Kevin Reynolds (en) Itzuli
[[Kategoria:Kevin Reynolds (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)William Mastrosimone
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaGil Friesen (en) Itzuli
[[Kategoria:Gil Friesen (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaColumbia Pictures
EdizioaPeter Boyle (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMark Isham
Argazki-zuzendariaDouglas Milsome
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAfganistan
Argumentu nagusiaGerra Hotza

IMDB: tt0094716 Filmaffinity: 596930 Allocine: 44582 Rottentomatoes: m/the_beast_1988 Mojo: beast Allmovie: v4458 TCM: 68255 TV.com: movies/the-beast Netlix: 60020453Edit the value on Wikidata

Afganistango gerran (1979-1989) girotua dago, gerraren laztasunak irudikatzen dituzten irudi latzak jasotzen ditu (tartean sobietar batasuneko tanke batek zigor gisa mujahidin afganistandar bat gainetik pasa eta zapalduta lagatzen duen eszena), filma bakezalea dela hasiera-hasieratik garbi uzten duelarik, halere gerraren aurkako kritika izateaz gain, estatubatuar filma dela jakinik eta Gerra Hotzaren azken urteetan filmatua dagoenez, Sobietar Batasunaren kanpo politikaren aurkako propaganda kutsua ere badu.

Filma Rudyard Kipling ingeles idazlearen "The Young British Soldier" ("Britainiar Soldadu Gaztea") olerkiko bertso hauekin hasten da:

« When you're wounded an' left on Afghanistan's plains
An' the women come out to cut up your remains
Jus' roll to your rifle an' blow out your brains
An' go to your Gawd like a soldier.
Zauritua izatean `ta Afganistango lautadetan abandonatua gelditzean
`Ta emakumeak hire gorpuzkia ebakitzera etortzean
Har ezak hire erriflea `ta heure buruari tiro egin
`Ta Jainkoaren Izenean soldadu gisa hil hadi.
»

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Afganistango gerran (1979-1989), Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu du. 1981ean misio bat arrakastaz gauzatu eta afganistandar herrixka batean sekulako sarraskia burutu ostean sobietar tanke bat bere gainontzeko gudarostetik banandu eta basamortuan galduko da, orduan bizirik ateratzeko nola edo hala bide zuzena berriz ere topatu eta atzetik mendeku bila eta jarraika dituen mujahidin afganistandar errebeldeen gudarosteari aurre egin beharko die.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu