Teresa Mendizabal

Euskal Herriko fisikaria

Maria Teresa Mendizabal Aracama (Gasteiz, Araba, 1940ko irailaren 22a) euskal herritar zientzialari eta fisikaria da.

Teresa Mendizabal

Bizitza
JaiotzaGasteiz1940ko irailaren 22a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMadril2022ko abuztuaren 19a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfisikaria

Fisikan doktorea eta ikerketa-irakaslea Espainiako CSICen.[1]

Ibilbidea aldatu

Bere lanak lursoroaren higaduran, lurraren degradazioan eta desertifikazioan kokatu dira, baita ikerketa zientifiko eta teknologikoaren planifikazioan eta kudeaketan.

CSICen laborantza-zientzietan aritzen zela erakunde horren idazkariorde orokorra eta lehendakariorde izan zen. Garai hartan, batez ere, egin zituen ekarpen nabarmenak ikerketa zientifiko eta teknologikoaren planifikazioan eta kudeaketan.

Teresa Mendizabalen lana berebiziko garrantzia izan zuen Desertifikazioari buruzko Nazioarteko Aditu-Panelean. Mundu osoko hamasei espezialista ziren eta Nazio Batuek 1994an onartu zuen Desertifikazioaren kontra Borrokatzeko Konbentzioa prestatu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. «Teresa María Mendizabal Aracama, física | Efemérides» Mujeres con ciencia 2017-09-22 (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).

Kanpo estekak aldatu