Talde elkarreragile

pedagogian erabiltzen den kontzeptua ikasketa dialogiko eta metodologia aktiboen testuinguruan

Talde elkarreragileak eskolak antolatzeko sistema[1] bat da.

Ikasleen taldeak autonomoak izan daitezke, ikasleekin bakarrik, edo koordinatzaile, moderatzaile edo antolatzaile rola duen pertsona batekin. Ikasteko talde elkarreragileak antolatzen diren irakas-tekniketan, moderatzaile egotea eta taldean aniztasuna egotea positiboki baloratzen da.

Ikasleak talde txikietan antolatzen dira (hiruzpalau ikasle, lauzpabost ikasle; talde nagusiaren neurriaren arabera). Talde horietan ikasleen maila ez da zertan homogeneoa izan, alderantziz, aniztasuna hobesten da. Maila akademiko desberdineko ikasleak nahastea, ikuspegi, ideologia desberdinekoak nahastea taldeari kalte baino, onura ekarriko diola uste da. Taldean pertsona (ahal bada heldu) batek moderatzaile rola hartuko du. Gaiari eustea eta denbora neurtzea izango dira moderatzailearen ardura nagusiak, hitz egiteko txandak banatzearekin batera. Horretarako, moderatzaileak ez du gaian zertan oso jantzita egon.

Ikasgelan, lanean, normalean talde elkarreragile txiki asko egoten dira. Moderatzailea egonkor egoten da txoko batean eta ikasle taldeak txokotik txokora aldatzen dira. Txoko bakoitzean irakasleak proposaturiko ekintza batean murgilduko dira moderatzailearen antolakuntzapean.

Ikasketa dialogikoa eta lankidetzazko ikaskuntza sustatzen duten metodoetan lan egiteko ohiko metodoa[2] da eta esate baterako ikas komunitateak deritzon eskola-antolaketa sisteman oinarri-oinarrizko teknika.

Esaten da moderatzaile lanetan taldeetan ohikoak ez diren pertsonak ezartzea komenigarria dela. Ikasgelan kanpotik pertsonaren bat sartzea moderatzaile lanetan edo eztabaida taldeetan oso aberasgarritzat jotzen da.

« Zeintzuk dira eskolan irakatsi beharko liratekeen oinarrizko gaitasunak?

Oinarrizkoena taldean jarduten jakitea da, taldean eta pertsona heterogeneoekin lan egiteko gai izatea. Gero, komunikatzeko gaitasuna nabarmenduko nuke, harremanetarako gaitasunari ere erreferentzia egiten diona.

»

—Neus Sanmartí[3]


Azalpena aldatu

Talde elkarreragileak eskolak, ikasgelak, antolatzeko modu bat da, ikasleen arteko interakzioaren bidez ikaskuntza sustatzeko asmoz, lankidetzazko ikaskuntza sustatzeko asmoz. Ikasleak 2-3 edo 4-5eko taldeetan biltzen dira, eta antolatzaileek, irakasleek, talde heterogeneoak eratzen saiatzen dira, hizkuntzaren, motibazioen, generoaren, ikaskuntza-mailaren eta jatorri kulturalaren arabera ikasleak ahalik eta gehien nahastuz. Ikaskuntza-komunitatea izeneko hezkuntza-ereduaren parte dira, eta helburu hauek ditu:

Helburuak aldatu

« (...) lehiakortasuna murriztea eta elkartasuna sortzea, eta, aldi berean, ikaskuntza akademikoan-eta ikasleek eskoletan duten parte-hartzea areagotzea. Ikasleek kalitate goreneko hezkuntza jaso ahal izateko pentsatuta daude. Horregatik, kontua ez da ikasle batzuk ikasgelatik ateratzea, baizik eta beharrezko baliabideak sartzea, haur horiek ahalik eta itxaropen handienekin jarraitu ahal izan dezaten beren hezkuntza.[4] »


Taldekatzeko modu inklusiboa[5] da, ikasgeletako bizikidetza hobetu eta hezkuntza-emaitzetan positiboki eragin nahi duena.


Antolaketa aldatu

Hatsarreak aldatu

 
Laukote heterogeneo bat.

Oinarrizko funtzionamendu-printzipio edo hatsarre batzuk hartu behar dira kontuan, plangintzatik hasi eta ebaluazioraino, eta elkarreragin-sare bat sortuz eta finkatuz ikaskuntza areagotzeko helburuaren arabera planteatzen dira.

Hona hemen printzipio edo hatsarretako batzuk:

  • Hezkuntza-komunitatearen inplikazioa irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan.
  • Denboraren eta espazioaren malgutasuna.
  • Taldeko eta banakako ikaskuntza. Aldi berean.
  • Lankidetzazko ikaskuntza eta metodologia aktiboak.
  • Ebaluazio etengabea eta eraikitzailea. Ebaluazio bertikala, ebaluazio horizontala, autoebaluazioa, koebaluazioa, talde ebaluazioa, heteroebaluazioa...
  • Orri birakaria egitura.[6]
  • 1-2-4 taldekatze egitura.[6]


 
Ikerketa batzuen arabera, laukoteak dira ikasteko talde elkarreragilerik emankorrenak.
 
Ikasketa kooperatiboan talde elkarreragile heterogeneoak antolatzeko kontsigna egoten da.
 
Ikerketa batzuen arabera, laukoteak dira ikasteko talde elkarreragilerik emankorrenak.
 
Ikasketa kooperatiboan talde elkarreragileak, heterogeneoak izateaz gain, komeni da kopuru bikoitietakoak izatea. Laukoteak omen dira talde elkarreragileak osatzeko kopururik onena. Inor ez baztertzeko, eta guztiek parte hartzeko aukera asko izateko.
 
Ikerketa batzuen arabera, laukoteak dira ikasteko talde elkarreragilerik emankorrenak.
 
Etxepare lizeoko 3 lankidek diseinatutako ikasgela Ikerketa lan kolaboratiboak egiteko eta ikus-entzunezkoak sortzeko.












































Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Grupos interactivos – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  2. «Metodologia interaktibo eta kooperatiboak - Nafarroako Hezkuntza Saila / Dpto. Educación» www.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Neus Sanmartí: "Sólo aprende quien se autoevalúa"» El Blog de Educación y TIC 2014-03-20 (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  4. (Gaztelaniaz) Los grupos interactivos como respuesta inclusiva. .
  5. Hezkuntza Saila, EAE. (2015-08-26). «Eskola inklusiboa garatzeko esparru-planak» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  6. a b Baliabideak – Euskararen herria ehuntzen. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).

Bibliografia aldatu

  • (Gaztelaniaz) Ayuste, A.; Flecha, R.; López, F.; Lleras, J. Planteamientos de Pedagogía crítica. Comunicar y Transformar. Bartzelona: Graó Editorial. 1994.
  • (Gaztelaniaz) Castells, M.; Flecha, R; Freire, P; Giroux, H; Macedo, D; Willis, P. Nuevas perspectivas críticas en educación. Bartzelona: Paidós. 1994.
  • (Gaztelaniaz) Hainbat egile: Comunidades de Aprendizaje: propuesta educativa igualitaria en la sociedad de la información. Aula de Innovación Educativa. Nº72. Bartzelona: Graó. 1998.
  • (Gaztelaniaz) Ramón Flecha. Compartiendo palabras. El aprendizaje de las personas a través del diálogo. Bartzelona: Paidós. 1997.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu