Ireki menu nagusia

Ramón Flecha

pedagogiaz, hezkuntzaz eta hezkuntzaren soziologiaz arduratu den katedraduna

José Ramón Flecha García (Bilbo, 1952ko irailaren 22a) soziologia katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Doctor Honoris Causa titulua eman zioten Timişoarako Mendebaldeko Unibertsitatean, 2007. urtean.

Ramón Flecha
Bizitza
Jaiotza Bilbo1952ko otsailaren 22a (67 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza  (67 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak

Pedagogiaz, hezkuntzaz eta hezkuntzaren soziologiaz arduratu da bereziki. Arrazismoarekin egindako bere lanak eta pedagogian egindako ekarpenak dira bere lanik ezagunenak. Ikas komunitateak izeneko eredu pedagogikoaren bultzatzaile nagusienetakoa da; ikaskuntza dialogikoaren defendatzailea.

BiografiaAldatu

José Ramón Flecha Bilbon jaio zen 1952. urtean. 1967. urtean Bilboko auzo baztertu batean lanean hasi zen kultura sustatzaile. 1978. urtean Bartzelonako auzo txiro batera joan zen bizitzera eta helduentzako hezkuntza gune bat sortzen lagundu zuen: Popular Centre La Verneda-Sant Martí izenekoa. Arrakasta handia izan zuten eta Harvard Educational Review aldizkariak aipatu zuen.[1]

1991. urtean CREA sortzen lagundu zuen,[2] hau da Center of Research on Theories and Practices which Overcome Inequalities, Bartzelonako Unibertsitatean.

Irakasle moduan, Flechak munduan zehar hamaika hitzaldi eman ditu. Munduko unibertsitate ezagunenetan eta auzoko eskola txikietan ere bai

Egun INCLUD-ED izeneko proiektuko buruetako bat da. Europar Batasunak sustatutako ikerketa hau ikasketetan inor ez baztertzea du helburu.

ArgitalpenakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Sánchez, M. (1999): La Verneda-Sant Martí: A school where people dare to dream. Harvard Educational Review, Cambridge, MA: Harvard University. n. 3, v. 69, pp. 320-357. Available in: http://www.hepg.org/her/abstract/157, retrieved 26th of October, 2008
  2. Entrevista Escuela, retrieved 28th of February, 2009

Kanpoko loturakAldatu