Sección Femenina (euskaraz: «emakume-atal») Falange Española alderdiaren emakumezko adarra izan zen, eta ondoren FET y de las JONSena. Sección Femenina Madrilen eratu zen 1934an, eta berrogei urtez funtzionatu zuen, Franco jenerala hil eta, ondorioz, erregimena desmuntatu ondoren desegin zelarik.

Sección Femenina
Datuak
Motaerakundea eta political party wing (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteFalange Española y de las JONS eta FET y de las JONS
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaFET y de las JONS eta Falange Española y de las JONS
Historia
Sorrera1934ko uztailaren 12a
SorlekuaMadril
Desagerpena1977ko apirilaren 1a

Hasierak aldatu

Espainiako Falangeak kidetza ukatu zien Pilar Primo de Rivera, Carmen Primo de Rivera, Inés eta Dolores lehengusinak eta Luisa María Aramburu, haien laguna zenari emakumezkoak izateagatik. Aldiz, Sindicato Universitario Español (SEU) delakoan sartzea gomendatu zitzaien eta bertan ezagutu zituzten beste emakume batzuekin Sección Femenina sortu zuten.[1][2]

Pilar Primo de Rivera Falangearen fundatzailearen arrebak hasieratik amaiera arte zuzendu zuen. Buruzagi Nazionalaren katolizismo sutsuz bustita, Falangearen adar femeninoak Elisabet Katolikoa eta Santa Teresa Jesusena hartu zituen bere ekintzaren eredu eta ikur gisa. Bere garaian, Sección Femeninak botere ia monopolistikoa izatera iritsi zen, diktadura frankistan zegoen erakunde femenino bakarra baitzen.

Hezkuntza Fisikoa eta amatasuna aldatu

Pilar Primo de Riveraren aburuz, emakumeen hezkuntza fisikoaren ondorio zuzena zen haien seme-alaben osasunaren sendotasuna, beraz kirola amatasunari egon zen lotuta. Hori dela eta hainbat kirol txapelketa antolatzen zituzten, saskibaloiaren kasuan, 1940. urtean ospatu zuten lehenengo txapelketa nazionala. Saskibaloia, eski, igeriketa, hockey eta eskubaloiarekin batera emakumezkoak egin zezaketen kirolen artean zegoen, izan ere, horiek haien feminitatea sustatzen zuen, ez atletismoa bezala, zeina gizonezkoei bideratzen zen.[1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Sánchez, María Luisa Zagalaz. (2001). «La educación física femenina durante el franquismo: La sección femenina» Apunts: Educación física y deportes (65): 6–16. ISSN 1577-4015. (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  2. a b (Gaztelaniaz) La educación física femenina durante el franquismo. La sección femenina - INEFC. (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).

Kanpo estekak aldatu