Ramuntcho (1919ko filma)

Ramuntcho 1919ko Jacques de Baroncelli frantziar zinema zuzendariaren amodiozko film dramatikoa da, Pierre Lotiren izen bereko eleberrian oinarrituta.[1]

Ramuntcho (1919ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1919
IzenburuaRamuntcho
Jatorrizko hizkuntzabaliorik ez
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm mutua
Iraupena30 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jacques de Baroncelli (en) Itzuli
[[Kategoria:Jacques de Baroncelli (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Pierre Loti
Antzezlea(k)
Jeanne Brindeau (en) Itzuli
René Lorsay (en) Itzuli
Jacques Roussel (en) Itzuli
[[Kategoria:Jeanne Brindeau (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:René Lorsay (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jacques Roussel (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaFilm d' Art
IMDB: tt0010611 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau 1919ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ramuntcho».

Ez da Pierre Lotiren eleberriari buruz egindako pelikula bakarra. Geroago, 1938an René Barberisek eta 1959an Pierre Schoendoerfferrek, frantziar zinemagileek, izen eta gai bereko pelikulak ekoitzi zituzten. Antxon Ezeizak, Euskal Herria Errealitate eta Egitasmo obran, «Euskal Zinearen historia» artikuluan dio: «Bestalde, ez da ahaztu behar urte haietan (zinema mutuaren urteei erreferentzia eginez) frantziar zinemagileak Iparraldean filmatzen hasi zirela, hala nola Ramuntcho (Lotiren eleberriaren egokitzapen saileko lehena, alegia) eta beste film batzuk egin zutenak»[2].

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ramuntcho mugalariak Gracieuse ezkondu nahi du, baina honen ama aurka du. Ramuntcho gipuzkoarra da, eta soldadutza Espainian zein Frantzian egin lezake; Gracieusek Frantzian egiteko eskatzen dio, eta halaxe erantzuten dio Ramuntchok: «Berdin zait espainiar zein frantziar soldadu izatea [...] euskalduna naiz zu bezala, beste guztiak bezala, gainerakoa ez zait axola»[3]. Indotxinan zerbitzu militarra egin ostean, jaioterrira itzuli, baina Gracieuse komentu batera sartu dela jakingo du.

Aktoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Oscherwitz, Dayna; Higgins, MaryEllen. (2009). The A to Z of French Cinema. Scarecrow Press, 38 or..
  2. Euskal Herria Errealitate eta Egitasmo. «Euskal Zinearen Historia» Antxon Ezeiza, 356. or. ISBN 8472401367
  3. Ramuncho, Pierre Loti, Espasa Calpe Argentina S.A, Austral Bilduma, Buenos Aires (1954) 65. or.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.