Film d' art Parisen 1908an sortutako zinema produkzio-etxe bat izan zen artetik eta, batez ere, literaturatik gertuago zegoen filmak ekoizteko. Denborarekin hitzarekin zine mota bat definitzeko erabili izan da baita ere.

Film d' Art
Datuak
Motazinemako produkzio-etxea eta Marka
HerrialdeaFrantzia
Agintea
ZuzendariaPaul Gavault, Charles Delac (en) Itzuli, Marcel Vandal (en) Itzuli eta Henri Diamant-Berger (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1908ko urtarrilaren 18a
Sortzailea
Desagerpena1972
IMDB: co0036246 Edit the value on Wikidata
Assassinat du duc de Guise filma.

Historia aldatu

Film d' art zinemaren hastapenetan, 1908tik aurrera, Paul Laffittek eta bere anaiak Frantzian sortutako enpresa izan zen. Hasierako elkarteak Sociétè de Production Film d'art izena hartu zuen eta bertan artistak, zinemagileak eta bankariak bildu ziren.

Haren helburu nagusia zinemara publiko burgesa erakartzea izan zen, horretarako espektakulu honi beste duintasun kulturala emanez. Hori lortzeko argumentu landuagoak eta antzerki mundutik hartutako profesionalak erabili nahi zituen, horrela oinarri historikoa edo literarioa zuen zinema sortzeko.[1] Urte haietan zinemak zirkuarekin lotura handia zuen eta herriko jendearentzako espektakulua zen; hortik zetorren konpainia honen asmo berritzailea. 1938an konpainiak aktibitateak eten egin zituen baina 1950tik aurrera berriro ere lanari ekin zion.

Enpresaren zuzendariak aldatu

Filmak aldatu

Konpainiak ehun film baino gehiago egin zuen.[2] Hona hemen batzuk:

  • Assassinat du duc de Guise, André Calmette zuzendaria, Charles Le Bargy(1908)
  • Le Retour d'Ulysse, André Calmettes eta Charles Le Bargy (1909)
  • Macbeth, Louis Feuilliade zuzendaria (1909)
  • Le Baiser de Judas, Armand Bour eta André Calmettes (1908)
 
Le Baiser de Judas filmaren kartela.

Arte-filmak aldatu

Zinema produkzio-etxe horren planteamenduetan oinarrituta, arte filma kategoria sortu da, literaturarekin lotura estua duen zinema definitzeko, bereziki eleberriarekin eta antzerkiarekin.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. A. Carou, B. De Pastre - « Le Film d'Art & les films d'art en Europe (1908-1911) », 1895, Revue de l'association française de recherche sur l'histoire du cinéma, 56.zk., AFRHC/Association française de recherche sur l'histoire du cinéma, 2008ko abendua.
  2. http://www.imdb.com/company/co0036246/
  3. https://web.archive.org/web/20170406110700/http://guide_to_cinema.enacademic.com/400/Film_d%27art

Kanpo estekak aldatu