Pablo Leon Jose Mendibil Grao (Dulantzi, Araba, 1788ko apirilaren 11a - Londres, 1832) idazle, irakasle eta kazetari liberal ezaguna izan zen. Ingalaterran erbesteratua hil zen.

Pablo Mendibil
Bizitza
JaiotzaDulantzi1788ko apirilaren 11
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaLondres, 1832 (43/44 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, kazetaria eta erromanista
Enplegatzailea(k)King's College (en) Itzuli

Biografia aldatu

 
Londresko King´s College gaur egun.

Burgosko Ignacio de Mendibil eta Felipa Grao iruindarraren semea, haren haurtzaroa eta gaztaroa Donostian eman zuen. Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Josefa Gabiñarekin ezkonduta, seme bat izan zuen. 1813an Frantzian, Burdeosen, erbesteratu zen; hiriburu horretan Manuel Silvelaren ikastetxean irakatsi zuen; intelektual horrekin batera literatura espainiarraren liburutegi aukeratua argitaratu zuen.

Berriro ere Euskal Herrian, 1820an El Liberal Guipuzcoano aldizkari donostiarra zuzendu zuen. Hirurteko Liberalaren garaian (1820-1823) "Tertulia Constitucional" izeneko elkarte donostiarraren partaidea izan zen.[1] 1823an, Fernando VII.a Borboik absolutismoa ezarri zuenean, Londresera ihes egin zuen. Erresuma Batuan espainiera eta frantsesa irakatsi zituen. Halaber, Ocios de Españoles Emigrados aldizkarian idatzi zuen eta 1824an, Jaime Villanueva zuzendaria hil zenean, bera izan zen zuzendari berria. Beste aldizkarietan kolaboratu zuen ere: Variedades edo Mensajero, José María Blanco Whiteren aldizkaria, Andrés Belloren Repertorio Americano aldizkarian eta ingelesez argitaratzen ziren Fraser's Review eta Foreign Magazine besteak beste.

1825an Londresen Juan Ignazio de Iztuetaren Gipuzkoako dantzei buruzko liburua plazaratu zuen. Antonio Garridoren Floresta Españolan kolaboratu zuen eta Vicente Salváren gramatikaren berrikuspenan. 1826an Revista del Antiguo Teatro Español proeiktuari ekin zion; bertan Espainiako antzerkiaren lan nagusiak argitaratu nahi zituen baina zenbaki bakarra atera zuen non Pedro Calderón de la Barcaren El astrólogo fingido argitaratu zuen. 1829an Clave de Conocimientos Útiles haurrentzako hiztegiaren itzulpena argitaratu zuen.

1827an, José María Jiménez de Alcalá eta Antonio Alcalá Galianoren laguntzaz, Pablo Mendibilek Londresko Unibertsitatearen espainierazko katedrarako hautagai aurkeztu zuen bere burua. Azkenik, Alcalá Galianori eman zioten plaza. 1830ean berriro ere ezkondu zen, orduan emakume ingeles batekin. 1831tik haren heriotza gertatu arte, bi hilabete geroago, 1832an, King's Collegen espainierazko katedraduna izan zen.

Obra aldatu

  • Biblioteca Selecta de Literatura Española o modelos de elocuencia y poesía tomados de los escritores más célebres desde el siglo XIV hasta nuestros días y que pueden servir de lecciones prácticas a los que se dedican al conocimiento y estudio de esta lengua. Manuel Silvelarekin batera (1781–1832). Burdeos: Lawalle inprimategia, 1819.
  • Inglaterra, Escocia e Irlanda. Pintura de trajes, diversiones, usos y costumbres. Londres, 1828.
  • No me olvides. Colección de producciones en prosa y verso originales imitadas y traduzidas, London, 1828.
  • Descripción abreviada del mundo, Londres, 1828.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu