Olbia-Tempioko probintzia

Olbia-Tempio (italieraz: Provincia di Olbia-Tempio; gallureraz: Pruìncia di Tarranóa-Tèmpiu; sardinieraz: Provìntzia de Terranòa-Tèmpiu) Italiako probintzia bat da, Sardiniako eskualde eta uhartean kokatuta dagoena. Probintzian Sardiniako turismogune nagusia kokaturik dago, Porto Cervo ingurua hain zuzen.

Olbia-Tempio
Provincia di Olbia-Tempio
Pruìncia di Tarranóa-Tèmpiu
Provìntzia de Terranòa-Tèmpiu
Italia Italiako probintzia
Administrazioa
EskualdeaSardinia
HiriburuaOlbia eta Tempio Pausania
Udalerriak23
ISO 3166-2IT-OT
Kokapena
Koordenatuak40°53′59″N 9°16′46″E / 40.89983°N 9.2795°E / 40.89983; 9.2795
Azalera3.397 km²
Demografia
Biztanleria138.334 biztanle
Dentsitatea40,7 bizt/km²
[http:// ]

Geografia aldatu

Mendebaldean Sassariko probintziarekin egiten du muga, eta hegoaldean Nuorokoarekin.

Hizkuntzak aldatu

Olbia-Tempion, zabalduen dagoen italieraz gain, gallurera eta sardiniera ere hitz egiten dira.

Herriak aldatu

Probintziako herririk jendetsuenak honakoak dira:

Izena Biztanleria (2005)
Olbia 51.256
Tempio Pausania 14.118
Arzachena 12.086
La Maddalena 11.460
Santa Teresa Gallura 4.638
Calangianus 4.543
Budoni 4.385
Buddusò 4.084
Palau 3.869
Oschiri 3.671
San Teodoro 3.625
Berchidda 3.010

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.