Nerea Sancho
Nerea Sancho (Donostia, Gipuzkoa, 1978 - ) psikologoa, sexologoa eta idazlea da. Ikasketak bukatu ondoren hainbat hedabideetan parte hartzen hasi zen. 2002az geroztik Atseginez Elkarteko kidea da. 2005 urtean sortutako Goxoki Aholkularitza Zerbitzua erakundeko koordinatzailea da.
Nerea Sancho | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, sexologoa eta psikologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Sexologo moduan, sexologia zerbitzu propioa izan du Donostia ko Bitxigorria Boutique Erotikoan (2009-2014). Gainera, la fórmula erótica [1] bloga eramaten zuen, baita izen berdineko telebista programa ere.
Sexualitatearen Psikologia irakasgaiaren irakasle elkartua da, EHUko Psikologia Fakultatean, Donostian.
Sexualitartea [2] izeneko proiektuan sortu zuen, zeinak sexualitatearen ezagutza eta bizipenaren normalizazioa bultzatzen duen.
Idazle gisa ere aritu da, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat eta hauen irakasleentzat zuzendutako sexu-hezkuntzako liburuak idatziz. UEU (Udako Euskal Unibertsitatea)ko sexologia sailburua izan da (2012-2014) eta egun, bere funtzioen artean, Plax! Azpeitiako Udaleko Sexu eta Bikote aholkularitzaren ardura eramatea da Arremanitz Kooperatibarekin (2013ko udazkenetik).
Liburuak aldatu
Loturak aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ la fórmula erótica
- ↑ [1] Sexualitartea proiektua