Nefrona[1] giltzurrunaren oinarrizko unitate anatomiko eta funtzionala da, odola garbitzeaz arduratzen dena. Bere funtzioa odola iragaztea da, beharrezkoa dena birxurgatu eta behar ez dena gernuaren bidez kanporatuz. Giltzurrunaren azalean kokatzen da.

Nefrona
Nefronaren eskema:
1. Glomerulua, 2. Arteriola eferentea
3. Bowmanen kapsula, 4. Hurbileko hodixka
5. Azaleko hodi biltzailea, 6. Urruneko hodixka
7. Henleren lakioa, 8. Belliniren hodia
9. Hodixken inguruko kapilarra
12. Arteriola aferentea
13. Aparatu justaglomerularra Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partegiltzurruna
Kokapenagiltzurrun-azala
giltzurrunaren muina
KonponenteakGiltzurrun-korpuskulua
kidney tubule (en) Itzuli
ArteriaArteriola aferente
Identifikadoreak
MeSHA05.810.453.736
FMA17640
Terminologia anatomikoa

Giltzurrun batek milioi bat nefrona inguru ditu. Giltzurrunaren funtzioa mantentzeko ez dago nefrona guztien beharrik, horregatik batzuk ez dira funtzionalak. Hala ere, nefrona funtzional batek kalteren bat jasaten badu, eraberritzen ez denez, ordura arte funtzionala izan ez den bat jartzen da lanean. Bestalde, gizakia giltzurrun bakar batekin bizitzeko gai dela esan behar da.

Nefrona bi ataletan banatzen da:

Nefrona guztiaren hodixka biltzaileak hodi biltzaile bakar bat eratuz elkartzen dira. Hodi honek giltzurrun-pelbisean husten du daukan likidoa.

Nefronaren hodiaren paretak epitelio zelulez osaturiko geruza bakar batez osatuak daude, nahiz eta zelulen eta zelula arteko lotuneen egiturak ez diren berdinak eta zeregin desberdinak bete ditzaketen nefronan zehar. Esan behar da, bestalde, hodi biltzaileak ez direla nefronarenak berez, enbrioi jatorri desberdinekoak baitira.

Nefronaren egitura zein den ikusirik, aise ulertzen da giltzurrunaren azalaren eta muinaren arteko aldea. Azalak bikor itxura du hark hartzen dituelako bere baitan nefronen glomerulu guztiak eta hurbileko eta urruneko hodixken atal bihurgunetsu guztiak. Muina Henleren lakioez eta hodi biltzaileez osatua da, eta ibilbide zuzen samarra egiten dute osagai horiek.

Nefrona motak aldatu

Bi eratako nefronak daude, kortikalak eta muinaren albokoak. Glomeruluak giltzurrun azalean duen kokagunea eta Henleren lakioaren sakontasuna dira bi nefrona moten arteko desberdintasunak. Nefrona kortikalek kanpoaldeko azalean dituzte beren glomeruluak, eta lakioak oso laburrak dira. Muinaren albokoetan, aldiz, azalaren barnealdean daude glomeruluak eta lakioak oso sakonera iristen dira, ia piramideetaraino.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Nefrourologia Hiztegia] [2016]

Kanpo estekak aldatu