Momoiro Clover Z

Emakume japoniarren musika taldea

Momoiro Clover Z (japonieraz: ももいろクローバーZMomoiro Kurōbā Zetto, nazioarteko ekoizpenetarako, Z hori zed ahoskatzen dute[1]) japoniar idol musika talde bat da. Normalki MCZ edo Momoclo (japonieraz: ももクロMomokuro) laburbiltzen da.

Momoiro Clover Z
Datuak
Ezizenakももクロ eta ももクロちゃん
JatorriaTokio
Musika motapop musika, dance pop, pop rock, pop-punk (en) Itzuli, teen pop (en) Itzuli, R&B garaikide, rock, J-Pop eta denpa song (en) Itzuli
Urteak2008
Produkzioa
Diskoetxea(k)Victor Entertainment
EVIL LINE RECORDS (en) Itzuli
Universal Music Group
King Records
Reni Takagi (en) Itzuli
Kanako Momota
Momoka Ariyasu (en) Itzuli - 2018)
Shiori Tamai
Ayaka Sasaki (en) Itzuli
Akari Hayami (en) Itzuli - 2011)
Yukina Kashiwa (en) Itzuli - 2009)
Manami Ikura (en) Itzuli - 2008)
Tsukina Takai (en) Itzuli - 2008)
Sumire Fujishiro (en) Itzuli - 2008)
Chinami Kawamata (en) Itzuli
Miyū Wagawa (en) Itzuli
Sariak
Jasotako sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
momoclo.net
IMDB: nm5716183 Twitter: momorikobuta517 Youtube: UC6YNWTm6zuMFsjqd0PO3G-Q Spotify: 3Zl0EsuYV23OgNw6WqGelN iTunes: 448294481 Last fm: ももいろクローバーZ Musicbrainz: 3862143a-a878-4176-88d5-a0cfae83cdf6 Songkick: 5387608 Discogs: 1771259 Allmusic: mn0003089151 Deezer: 2930591 Edit the value on Wikidata

Bost kideak euren eszenaratze indartsuagatik eta balleteko, gimnasia erritmikoko edo akzio filmetako koreografiak sartzeagatik dira ezagunak.[2]

MCZ izan zen Japoniako Estadio Olinpiko Nazionalan solo kontzertu bat egin zuen lehen emakume taldea. Gainera Japoniako hiru telesailik garrantzitsuenen musika ere jarri dute: Sailor Moon, Dragoi Bola Z eta Pokémon.[3]

2013an MCZ izan zen Japoniako musika artisten artean diru gehien lortu zuen laugarren taldea, 5.200 milioi yenekin[4]. 2016an zehar 636.000 sarrera saldu zituzten euren kontzertutarako, inoiz emakume talde batek Japonian izan duen sarrera salmentarik handiena[5][6]. 2013tik 2016ra idol talderik garrantzitsuena izan da Japonian[7].

2015ean KISS taldearekin kolaborazio single bat egin zuten, KISS taldeak inoiz egin duen kolaborazio bakarra[8]. 2016an Trans America Ultra Live bira egin zuten AEBtan[9].

Kideak aldatu

Eskenatokian daudenean Momoiro Clover Zko kideek kolore ezberdinetako arropak eramaten dituzte, Power Rangersen antzekoak[10] (Japonian Super Sentai izena dute). Abesti eta bideoklip batzuetan taldeak Power Rangersen parodia ere egiten du.[11]

Izena Kolorea Jaiotza data eta adina Argazkia
Kanako Momota      Gorria (29 urte)
 
Shiori Tamai      Horia (28 urte)  
Ayaka Sasaki      Arrosa (27 urte)  
Momoka Ariyasu      Berdea (29 urte)  
Reni Takagi      Purple (30 urte)  
Aurreko kideak
Akari Hayami      Urdina (29 urte)

Taldeak bere debuta egin aurretik beste neska batzuk ere sartzekotan egon ziren: Sumire Fujishiro, Manami Ikura, Yukina Kashiwa (Nogizaka46 taldeko kidea), Tsukina Takai, Miyū Wagawa, eta Runa Yumikawa.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu