Japoniar idol (ingelezko "idol" hitzetik eratorria, japonieraz: アイドルaidoru) euren edertasunagatik eta xalotasunagatik (hau da, kawaii direlako) mirestuak izateko beren-beregi sortutako gazte izarren musika taldeei ematen zaien izena da. Idoloak rol eredu jakinak egiteko prestatzen dira. Irudi publiko txukuna mantendu eta gazteentzako bizitza eredugarria izateko konpromisoa dute. Idoloek, gainera, hainbat telesaio eta antzekoetan parte hartzen dute, japonieraz tarento deitzen zaion eredua jarraituz (hau da, famatuak diren pertsonak bakarrik famatuak direlako): telebista saioetan abestu, lehiaketa programatan egon, modelo lanak egin edo aldizkari eta iragarkietan agertzen dira.[2][3][4][5][6][7][8]

Momoiro Clover Z, 2013-2016 artean emakume japoniar idol talderik gogokoena[1]
AKB48, japoniar idol taldea. Munduko Guinness Errekorra dute pop-talderik zabalena izateagatik.

Japoniako talentu agentziek komerzializatzen dituzte horrelako taldeak[9], mutil zein neska gazteen castingak eginez. Parte hartzaile gehienek euren kawaiitasuna baloratzea espero dute[9], jarraitzaile ugari lortuz. Idol abeslari gehienek J-pop musika generoan abesten dute, edo momentu horretan modan dagoen edozein generotan ere[10], baina gehienek abesti sentimental xaloak abesten dituzte[9]. Horregatik, askotan, japoniar idol musika genero gisa hartzen da[7][9]. Euren abestietan ez da beharrezkoa ondo abestea, euren fama duten itxura eta erakargarritasunaren araberakoa baita[10]. Horregatik ez dira kontsideratzen musikari serio gisa[2]. Etorkizunean musikaren munduan lan egin nahi duten gazte askok idol etiketa ukatzen dute, musikari serio direla ikustarazteko.[11]

Neska-taldeen jarraitzaile diren japoniar askok idolak euren arreba edo "aldameneko neska"ren antza dutela diote[7]. Enpatia sentitzen dute idolekiko, ume normalak direlako, bat-batean, famatu egiten direnak eta gutxinaka artista izatea lortzen dutelako.[9]

Urtero Tokyo Idol Festival (TIF) ospatzen da. Bertan 300 idol talde baino gehiagok hartzen dute parte, 1.500 idolek eta 80.000 ikusle inguru biltzen dira.

Erreferentziak aldatu

  1. (Japonieraz) «ももクロ、初のAKB超え タレントパワーランキング|エンタメ!|NIKKEI STYLE» NIKKEI STYLE (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  2. a b (Ingelesez) Kelly, William W.. (2012-02-01). Fanning the Flames: Fans and Consumer Culture in Contemporary Japan. SUNY Press ISBN 9780791485385. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  3. (Ingelesez) Islands of Eight Million Smiles — Hiroshi Aoyagi | Harvard University Press. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  4. (Ingelesez) Galbraith, P. W.; Karlin, J. G.. (2012-08-30). Idols and Celebrity in Japanese Media Culture. Springer ISBN 9781137283788. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  5. (Ingelesez) Stevens, Carolyn S.. (2012-08-21). Japanese Popular Music: Culture, Authenticity and Power. Routledge ISBN 9781134179510. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  6. (Ingelesez) Edgington, David W.. (2003-01-01). Japan at the Millennium: Joining Past and Future. UBC Press ISBN 9780774808996. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  7. a b c (Ingelesez) Hoover, William D.. (2011-03-18). Historical Dictionary of Postwar Japan. Scarecrow Press ISBN 9780810854604. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  8. (Ingelesez) Matsutani, Minoru. (2009-08-25). «Pop ‘idol’ phenomenon fades into dispersion» The Japan Times Online ISSN 0447-5763. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  9. a b c d e (Ingelesez) Craig, Timothy J.. (2000-01-01). Japan Pop!: Inside the World of Japanese Popular Culture. M.E. Sharpe ISBN 9780765605603. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  10. a b (Ingelesez) Посольство Японии в России. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  11. (Japonieraz) «戦隊モノ、アイドル…、グループにおける色と役割の関係|エンタメ!|NIKKEI STYLE» NIKKEI STYLE (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).

Kanpo estekak aldatu