Legeltxor

Anakardiazeoen familiako zuhaixka edo zuhaitz hostoiraunkorra, 8 m-raino hazten dena. Hosto txandakatuak, lore horixka edo gorrixka txikiak eta zahartzean pitzatzen den azal gris eta leuna ditu. Fruitua drupa-motakoa da. Eskualde epeletan hazten da

Legeltxorra (Pistacia lentiscus) Anakardiazeoen familiako zuhaitz edo zuhaixka adartsua da, 5 m inguru luzea. Adaje biribil samarra, adar tenteak edo albora luzatuak eta azal-gorrixkakoak izaten ditu; hostoak berriz elkartuak, binakako 2-5 orri pare larrukaraz eratuak, itxuraz arrautza egiturakoak eta kolorez berde gorrixkak. Lorea oso txikia izaten du, kolorez horia edo gorrixka. Legeltxorraren fruituak kafe-alearen antzekoak eta oliotsuak izaten dira. Haiekin egiten den olioa argi egiteko erabiltzen da. Portugalen, Italian eta Grezian hazten da batez ere, lur harritsua den eskualdeetako basoetan eta bereziki hariztietan.

Legeltxor
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaAnacardiaceae
GeneroaPistacia
Espeziea Pistacia lentiscus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmastic (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.