Komandante uharteak edo Komandorsk uharteak[1] (errusieraz: Командо́рские острова́, Komandorskiye ostrova) Asiako ipar-ekialdeko uharte multzo bat dira, Bering itsasoaren hego-mendebaldean, Kamtxatka penintsulatik 175 km ekialdera kokaturik daudenak. Uharte nagusiak Bering, Medny, Toporkov eta Ary Kamen dira, eta 1.846 km²ko eremua hartzen dute guztira. Administratiboki Errusiako Kamtxatka kraiaren barnean daude.

Komandante uharteak

Nikolskoie, Bering uhartea
Bertako izenaКомандо́рские острова́
Geografia
Kokapena55°N 167°E / 55°N 167°E / 55; 167
Azalera1.846 km²
Politika
Herrialdea Errusia
Kamtxatka kraia
Hiri populatuenaNikolskoie
Gizartea
Biztanleria613 (2009)
Talde etnikoakErrusiarrak, aleutak

Klima hotza da (10 °C abuztuan eta -4 °C otsailean). Vitus Bering komandante errusiarrak aurkitu zuen uhartedia eta han hil zen 1741. urtean. Haren omenean jarri zitzaien uhartei Komandorsk izena eta itsasoari zein itsasarteari Bering izena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu