Gremlin
Gremlin panpina
Gremlin bihurriak gaitzat dituen Bigarren Mundu Gerrako industria segurtasuneko iragarkia: Gremlinak zeu kaltetzea gogoko dute. Izan beti kontu.
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak
Mota Izaki Mitologikoa
Mitologia Mitologia Saxoia
Lekua Ingalaterra eta Alemania

Gremlin bat izaera gaiztoko saxoi mitologiako izaki herrikoia da. Gremlin hitza grëmian antzinako ingeleseko hitzetik dator, honek "gogaitu" edota "haserrarazi" esan nahi du. Grim izakiarekin ere lotu izan ohi da, honek "ebaki" esan nahi du eta alemanezko grämen ("atsekabetu") hitzetik eratorria da.

Beti "panpintxo iletsu" polit gisara ikusi izan dira, hauek gauerdia ailegatzean sentimendurik gabeko munstro bilakatu eta beren jabeak izorratu eta gogaitzeko asmoz bihurrikeriak gauzatzen dituzte.

Gremlinak edozein motako makinak saboteatzeko gai diren izakiak dira. Sineskera herrikoi honetan oinarritzen da Bigarren Mundu Gerran zehar Ekialde Ertainan jardun ohi zuten Royal Air Forceko hegazkin pilotu ingelesek kontatu ohi zuten ipuina. Ipuin edo kontakizun honen bitartez hegaldietan gertatu ohi ziren istripu eta kalteak izaki hauei egotzi nahi zitzaien. Dena apurtzen zuten izakiak zirela aipatzen zen, gisa honetan erasorik jasan gabe jazo ohi ziren hegazkinen erorketak azalduarazi nahi ziren.

Gremlin bat norberaren "alter ego maltzurra" ere badela esan ohi da.

Zinema aldatu

1980ko hamarkadan izaki hauetan oinarrituta bi filma burutu ziren: Gremlins (Joe Dante, 1984) eta Gremlins 2: The New Batch (Joe Dante, 1990).


Kanpo estekak aldatu