Elena Ferrante (Napoli, 1943) italiar idazle bat da. Estatu Batuetako Time astekariak munduko 100 pertsonarik eragintsuenen artean sartu zuen 2016. urtean.[1]

Elena Ferrante
Bizitza
JaiotzaNapoli1943ko apirilaren 5a (81 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Napoliera
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, gidoilaria eta itzultzailea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Elena Ferrante
Genero artistikoasaiakera
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
elenaferrante.com
IMDB: nm0273919 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Oso iritzi zabaldua da Elena Ferrante, berez, goitizen bat dela; izan ere, oso informazio gutxi dago idazle honi buruz. Zenbaiten teoria da Domenico Starnone idazle eta gidoilaria izan daitekeela, edo Goffredo Fofi kazetari eta literatura-kritikaria; beste susmo bat da Anita Raja itzultzaile eta Domenico Starnoneren emaztea dela goitizenaren atzean ezkutatzen den idazlea.[2] Hipotesi hau asko indartu zen 2016an, Sole24ore egunkariak argitaratutako artikulu baten ondorioz, zeinean Ferranteren liburuak plazaratzen dituen argitaletxearen diru-mugimenduak erabili baitziren tesi hori oinarritzeko.[3]Artikulu hau oso kritikatua izan zen literatura-munduan pribatutasunaren kontrako erasoa izateagatik. Urte berean, 2016ko abenduan Espainiako El Mundo egunkarian Tommaso Debenedetti kazetariak idazlearekin ustez egindako elkarrizketa bat argitaratu zuen, zeinetan Ferrantek onartu egiten baitzuen Raja zela; baina Ferranteren argitaratzaileek berehala gezurtatu zuten albiste hori.[4] Dena dela, beste hainbat lekutan Anita Rajaren izena atera ondoren, askok uste dute egiazki bera dela Elena Ferrante goitizena erabiltzen duen pertsona.

Eleberriak aldatu

Idazle honek argitaratu zuen lehen eleberria L'amore molesto (1992) izan zen, hainbat literatura-saria irabazi zuena eta Mario Martonek zuzendutako film batera eraman eta Canneseko zinemaldiaren 48. edizioan lehiatu zena. Hurrengo liburua, I giorni dell'abbandono (2002) Viareggio Sariko finalista izan zen, eta Veneziako zinemaldira aurkeztu zen beste film bat bihurtu zen Roberto Faenza zine-zuzendariaren eskutik. La frantumaglia izenburua duen liburuan (2003), Ferrantek bere idazle esperientzia jasotzen du.

2006an, La figlia oscura izeneko eleberria argitaratu zuen; baina haren literatura-lanik ezagunenak 2011tik aurrera argitaratu ditu, L'amica geniale tetralogiako lehen liburukiarekin; euskaraz, Adiskide paregabea izenburuarekin argitaratu du Igela argitaletxeak 2015ean, Fernando Reyren itzulpenarekin[5]. Bigarren liburukia Storia del nuovo cognome (2012) da (euskaraz, Abizen berriaren historia, Igela argitaletxea, Fernando Rey itzultzailea)[6]; hirugarrena, berriz, Storia di chi fugge, 2013an argitaratua (euskaraz, Ihesi doana eta gelditzen dena, Igela argit., Miren Iriarteren itzulpena)[7]. Sorta honetako azken liburukia 2014an argitaratu zuen Storia della bambina perduta izenburuaz; euskaraz, Ume galduaren historia (Igela, 2016), F. Reyren itzulpena[8].

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elena Ferrante