David Rodríguez Sánchez

futbolari espainiarra

David Rodríguez Sánchez (Talavera de la Reina, Toledo, Espainia, 1986ko otsailaren 14a) futbolaria da. Aurrelari jokatzen du, Osasuna taldean. Haren anaia Sergio Rodríguez Sánchez ere futbolaria da.Transfermarkt.com orrialdearen arabera 700.000 euro balio ditu.

David Rodríguez Sánchez
Bizitza
JaiotzaTalavera de la Reina1986ko otsailaren 14a (38 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Atlético de Madrid /
Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2001 / 2002611
Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2002 / 20032113
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa2003 / 200332
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2004 / 200562
Atlético Madril B2004 / 20076820
Ciudad de Murcia2005 / 200520
Unión Deportiva Las Palmas2006 / 2006211
UD Salamanca2007 / 20083814
Unión Deportiva Almería2008 / 201091
Real Club Celta de Vigo2008 / 2009368
Real Club Celta de Vigo2010 / 20147126
Real Sporting de Gijón2012 / 20133713
Agrupación Deportiva Alcorcón2014 / 2017
Brighton & Hove Albion F.C.2014 / 2014101
Osasuna2017 /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua72 kilogramo
Altuera188 zentimetro

FIFA: 200184 UEFA: 64258 Edit the value on Wikidata

Bere ibilbidea 8 urterekin Atletico de Madrid-eko futbol eskolan hasi zen eta 2004rarte, adinez nagusi izan arte, beheko kategoria guztietatik pasa zen.Urte horretan, Atletico de Madriden bigarren taldean debutatu zuen 2004tik 2007ra 68 partidutan 20 gol sartu zituen.Denbora tarte horretan, 2005 eta 2006ko zati batzuk Ciudad Murcian(2 partidu, golik ez) eta Las Palmasen(21 partidu, gol bat) eman zituen.2007an, bere azken urte txarra kontuan hartuta, Atleticok kontratua libre utzi zion eta Salamancak kontratatu zuen.2007-2008 denboraldian Salamancan 38 partidu jokatu zituen eta 14 gol sartu.Bere denboraldi onagatik, talde hobeagoen interesa piztu zuen eta Almeriarekin sinatu zuen 2010eko ekainerarte.Lehenengo denboraldia Celtan utzita eman zuen, esperientzia hartzeko eta 36 partidutan 8 gol sartu zituen.2009ko udan, aurredenboraldian, aukera bat ematea erabaki zen eta denboraldi horretan 9 partidu bakarrik jokatu zituen, gol bat erdietsiz. Almerian ez zuen mailarik eman baina Celtan bai. Arrazoi honengatik, Celtak fitxatu zuen eta 2010 eta 2014 bitartean hemen egon zen 71 partidutan 26 gol sartuz. Etapa horren barruan, utzita ere egon zen, Xixongo Sportingen(37 partidu, 13 gol) eta 2014ean Ingalaterrako Liga probatzera joan zen, Brighton & Hove Albion-era.Denboraldi erdian, urtarriletik ekainera, 10 partidu jokatuz zituen, gol bat bakarrik sartu zuen eta Espainiako 2. mailako Alcorcon taldeak fitxatu zuen. Talde honetara 28 urterekin iritsi zen eta hiru urte eta gero joan zen Osasunara, 123 partidu jokatu eta 51 gol sartuta. 2017an Osasunarekin kontratua sinatu zuen 3 urterako eta lehen denboraldian 36 partidu jokatu eta 7 gol sartu zituen.