Burka

emakume musulmanek erabiltzen duten jantzia, gorputz osoa estaltzen duena, aurpegia barne

Burka (arabieraz: برقع burqu' edo burqa' ) zenbait islamdar tradizioetan emakumeek jendaurrean daramaten jantzia da. Burka oso bat osatzeko gorputza estaltzen duen ehun zabala (jilbāb), buruzapia (ḥijāb) eta aurpegiaren beloa (niqāb) beharrezkoak dira.

Afganistandar chadri daramaten bi emakume.

Jantzi honek Persian du jatorria[1], non egungo Afganistanen chadri izena duen. Handik Pakistan eta Indiara zabaldu zen. Europan normalean hitza niqāb adierazteko erabiltzen dute eta herrialde batzuetan, adibidez Frantzian, emakumeei toki publikoetan janztea debekatu diete[2].

Ezaugarriak aldatu

Islamaren etorrera baino askoz lehenago basamortuetan du jatorria jantzi mota honek. Bi funtzio nagusi zituen: lehenik eta behin, haize bolada gogorren aurka babesteko balio zuen eta bigarrengo funtzioa emakumeenganako babesarekin loturik zegoen, eta talde bat beste batengatik erasotua zenean soilik erabiltzen zen.

Erreferentziak aldatu

  1. II. mendean Tertulianok horrela zioen:
    « Iudicabunt nos Arabiae ethnicae feminae ethnicae quae non caput, sed faciem quoque ita totam tegunt, ut oculo liberato contentae sint dimidiam frui lucem quam totam faciem prostituere. »
  2. Renteria, Aitor. (2010-09-15). «Burka eramatea debekatu diete musulmanei» Berria.[Betiko hautsitako esteka]


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.