Borda jauregia edo Bordakoetxea Nafarroako Baztan eskualdeko Amaiur udalerrian dagoen jauregia da.

Borda jauregia
Bordakoetxea
Borda jauregiaren irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAmaiur
Koordenatuak43°12′11″N 1°28′42″W / 43.20306°N 1.47833°W / 43.20306; -1.47833
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1702
Arkitektura

Kokalekua aldatu

Herriguneko kale Nagusiaren amaieran dago, Arretxea jauregiaren parean.

Historia aldatu

Borda jauregia 1702an eraiki zen, negozioetan goruntz egin zuen Amaiurko familia baten islada gisa: Borda familia[1]. 1728an bere jabeek jauregi hau Armategi Buru (gaztelaniaz Cabo de Armería) mailara goratzea lortu zuten.

Eraikina aldatu

Baztanen hain ohikoa den harlandu gorrizko eraikina da, lau maldetako teilatua duelarik. Behe solairuko atari nagusia puntu erdiko bost arkuko arkupe batez osaturik dago. Lehen solairuan bost leiho barne hartzen dituen balkoi zabala du. Azken solairuan berriz, lau leiho eta hauen erdian armarria ikus daitezke.

Bordakoetxea edo Borda jauregiak 1.401,06 metro karratuko azalera osoa edukiko du. Behe solairuan zerbitzu amankomunak kokatuko dira: egongelak, harrera, taberna, jangela, sukaldea eta zerbitzuak, aldiz gainontzeko goiko saolairuek zazpi logela eta batzar areto edo egongela txiki bat izango dute. Proiektua Iruñeko Miguel Angel Garaikoetxea Urrizak burutu du[2].

Hotelaren proiektua aldatu

XX. mendean urte askoz eta 1996. urterarte goardia zibilaren egoitza izan zen. 2005ean Espainiako Barne Ministerioak enkantera atera zuen eta birritan inork erosten ez ahalegindu ostean, azkenik PalacioBorda SL elkarte kataluniarrak 536.905 eurorengatik erosi zuen, eraikin hau hotela bilakatzeko asmoz.

Erreferentziak aldatu

  1. http://www.unav.es/catedrapatrimonio/paginasinternas/baztan/palacios/default.html Ondarea hurbildu. Baztan ibarra: gizonak, arkitektura eta paisaia. Nafarroako Ondare eta Arte Katedra. Nafarroako Unibertsitatea.
  2. http://www.diariovasco.com/prensa/20061201/bidasoa/amaiur-palacio-borda-pasara_20061201.html "Borda jauregia 14 logela, taberna eta jangela edukiko dituen hotela bilakatuko da". Diario Vasco egunkaria.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa