Amanda Sampedro

futbolari espainola

Amanda Sampedro Bustos (Madrid, Espainia, 1993ko ekainaren 26a) futbolari espainola da eta erdilari postuan jokatzen du Atletico Madril futbol taldean, ligako lehen mailan.

Amanda Sampedro

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmanda Sampedro Bustos
JaiotzaMadril1993ko ekainaren 26a (30 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
futbol femeninoko Espainiako selekzioa /
Spain women's national under-17 association football team /
Club Atlético de Madrid /
Atletico Madril2007 / 2022
19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2009 / 2011218
19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2011 / 2012194
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2015 / 2023
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua52 kilogramo
Altuera159 zentimetro

Twitter: Amanda10sb Instagram: amanda10sb FIFA: 325638 UEFA: 250005993 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Bere auzoko kluban jolasten hasi zen, Mar Abierto izenekoa, mutilen talde batean [1]. Betidanik bere ametsa izan da Atletico Madrilen jolastea eta beste eskaintzak izan bazituen ere, talde honen deia jaso arte itxoin zuen. Bost urterekin “Atleti”-ra iritsi zen eta hamabostekin lehen taldearekin debutatzeko aukera eman zitzaion. [2] Nesken talde honen taldeko kapitaina da eta bere jokalari eginkizunak uztartzen ditu Atletico-ko nesken benjamin mailako taldearen entrenatzaile lanarekin[1] eta fisioterapia ikasketekin, aurrez kazetaritzan proba egin eta gero. [3][4]

2015ean, Amandak emakumezkoen Espainiako selekzioan debutatu zuen.[3] Aurrez, azpi-maila guztietan jardun zuen eta, epealdi horretan, 17 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioarekin, Europako txapelketan garaipena eta Trinidad eta Tobagon ospatu zen Munduko txapelketan brontze-domina eskuratu zituen.

2016an, emakumezkoen Atletico Madril taldearentzako lorpen historikoa egin zuen, Erreginaren kopa irabaziz eta Vicente Calderon zelaian 14.000 lagunen aurrean FC Bartzelonaren aurkako partidan garaipena lortuz.[5]

Taldeak aldatu

Kluba Herrialdea Urtea
Atletico Madril  Espainia 2007 -

Kirol Lorpenak aldatu

Nazio-txapelketak aldatu

TituloaTaldea HerrialdeaUrtea
Erreginaren kopaAtletico Madril  Espainia 2016
SuperligaAtletico Madril  Espainia 2016-17

Nazioarteko txapelketak aldatu

TituloaTaldeaEgoitzaUrtea
Algarbeko kopaEspainiako selekzioa Portugal 2017
  Emakumezkoen Munduko kopa (17urtetik beherakoa)Espainiako selekzioa Trinidad eta Tobago2010
Europako txapelketa (17 urtetik beherakoa)Espainiako selekzioa Suitza2010

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Amanda Sampedro, el símbolo del Atlético del Madrid» Mundo Deportivo (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
  2. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2017-05-22). «Amanda Sampedro, la ‘Niña’ del club rojiblanco ha sido decisiva» AS.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
  3. a b (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2018-01-19). «Amanda, coraje en La Roja» AS.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
  4. (Gaztelaniaz) La prima para las jugadoras del Atlético por ganar la Liga es de 54 euros por cabeza; los del Real Madrid se embolsan 300.000. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  5. (Gaztelaniaz) «Amanda Sampedro “El fútbol femenino español no para de crecer"» mujerydeporte.practicodeporte.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).