Obelix: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Obelix''', Asterixen komikietan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Ia beti, bere lagun Asterixekin doa. Idefix izeneko txakur txiki bat du...
(Ez dago alderik)

16:45, 30 azaroa 2008ko berrikusketa

Obelix, Asterixen komikietan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Ia beti, bere lagun Asterixekin doa. Idefix izeneko txakur txiki bat du.

Obelixek, gizakiz harandiko indarra du, txikia zela, Panoramixek, herritarrei, erromatarrak kontrolpean izateko balio dien edabe magikoa prestatzeko erabiltzen zuen pertzean erori zelako. Edabearen eragina, edaten dutenengan iragankorra den arren, Obelixen kasuan, iraunkorra da. Berak, ezin du berriz edabe hori eran, alboko eraginak izugarriak izango bait lirateke. Hain zuzen ere, euskaraz Obelixen galera izenburua duen abenturan (frantsesez "le mauvais coup d'Obelix"), Obelixek, edabe magiko pixkat hartzen du, horren ondorioz, harri bihurtzen delarik.

Bere lana, bere berebiziko indarrra dela eta, zutarri banatzailea da, eta, beraz, ohikoa da herrixkatik ibiltzen ikustea, zutarri horietako bat inongo arazorik gabe bizkarrean eramaten.

Bere esaldirik ospetsuena "Erotuta daude erromatar hauek" da (frantsesez "Ils sont fous ces romains").

Asterixen abenturetako bitan izan da protagonista nagusia: Lehen aipaturiko Obelixen galeran eta Obelix eta konpainian.

1997an, Asterix eta Obelix Zesarren aurka filmean, Obelixen papera, Gerard Depardieuk egin zuen, Asterixena, Christian Clavierrek egin zuen bitartean.

2005ean aipaturiko bi aktoreek, errepikatu egin zuten, "Asterix eta Obelix: Misioa Kleopatra" izeneko filmean.