Idefix
Idefix, Asterixen abenturetan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Idefix, Obelixen txakurra da. Pertsonaia nagusien artean, animalia bakarra da. Lehen aldiz, Asterix Galiako itzulian abenturan agertzen da, 1965ean idatzi eta marraztutako abentura.
Idefix | |
---|---|
Asterix | |
Argitalpena | |
Lehen agerpena | Asterix Galiako itzulian (1963) |
Sortzailea | René Goscinny Albert Uderzo |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Galia |
Sexua | arra |
Espeziea | Txakur |
Etsaiak | Erromatarrak |
Frantsesez, zakur hau Idéfix deitzen da, idée fixen bezalako soinua duena, eta "ideia finkoa" esan nahi duena. Ingelesezko itzulpenean, Dogmatix deritzo, ideia finko kontzeptua (dogma) mantentzen duena, eta zakur kontzeptua (ingelesez: dog) ere mantentzen duena.
Idefix, zakur txiki bat da, bere tamaina txikia gora-behera, berebiziko gosea duena, Asterix Korsikan izeneko abenturan agertzen den bezala, non, zakur korsikarrek, Idefix jaten ikusterakoan, honako hau esaten duten: "Begira, ez da gaztaina bat baino handiagoa, baina bere lo kuluxka horren mende balego bezala jaten du".
Idefix, Obelixi oso lotua dago, hala ere, negarrez hasten da moztu, behera bota edo bere tokitik ateratako edozein zuhaitzen aurrean, honela, historiako lehen zakur ekologista bihurtuz. Arrazoi honegatik utzi dio Obelixek erromatarrei zuhaitzak botatzeari.