UNESCOren arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlas interaktiboa: berrikuspenen arteko aldeak

webgunea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+sortu
(Ez dago alderik)

12:07, 22 urria 2020ko berrikusketa

UNESCOren arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlas interaktiboa (ingelesez, UNESCO Interactive Atlas of the World's Languages in Danger) UNESCOk eginiko eta eguneratutako txosten bat da, zeinen helburua erakundeak, hiztun komunitateak eta bestelakoak munduko hizkuntzen egoerari buruz ohartaraztea den. Munduko hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza gutxituak edo zaurgarriak babestea da txostenaren helburua, horretarako munduan arriskuan edo kaltetuta dauden hizkuntzen zerrenda bat argitara emanez. Gainera, erakunde ugarik hizkuntza kalteberen egoera ebaluatzeko baliatzen dute.

UNESCOren arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlas interaktiboa
Informazio orokorra
Sorrera2009
Xehetasunak eta jarduera
unesco.org…

Historia

Atlasa lehen aldiz 1996an argitaratu zen, paperezko bertsioan, mapaz betetako 12 orri zituelarik. Bigarren edizioa 2001ean argitaratu zen, 14 orriz osatuta eta 800 hizkuntza baino gehiago zerrendatuta zituela. 2005ean zabalkuntza bat egin zuen Afrikako hizkuntza gutxituen egoerari buruzko informazio gehiago emateko, hala, kontinente hartako ehun hizkuntza kalteberen inguruko informazio xehea eman zuen. 2009an online bertsioa argitaratu zen, doakoa, arriskuan zeuden 2498 hizkuntza zerrendatuta zituena (horien artetik 230 1950a baino beranduago desagertu ziren).

Azken bertsioetan, atlasak hizkuntza bakoitzaren izena, arrisku-maila eta hizkuntza mintzatzen den herrialdea edo herrialdeak aipatzen ditu. Sareko bertsioa zabalagoa da, paperezkoarekin alderatuta hizkuntza bakoitzari buruzko xehetasunak ematen dituelako: hiztun kopurua, hizkuntzari lotutako politika, neurri eta proiektuak, ISO kodeak eta koordenatu geografikoak.

Hizkuntzen sailkapena

Hizkuntza baten zaurgarritasuna neurtzeko hainbat irizpide hartzen dira kontuan, hala nola, hiztun kopuru absolutua, belaunaldi arteko transmisioa eta hizkuntzak hedabideetan duen presentzia. Irizpide horien arabera, ondorengo 6 taldetan sailkatzen dira hizkuntzak:

  • Ziurra (kolorerik gabe): hizkuntza belaunaldi guztiek mintzatzen dute, belaunaldi arteko transmisioak ez du etenik jasan.
  • Kaltebera (zuria): hizkuntza haur gehienek mintzatzen dute, baina baliteke hizkuntzak zenbait arlotan ez edukitzea behar besteko presentzia (adibidez, etxean).
  • Arriskuan (horia): haurrek ez dute hizkuntza ama-hizkuntza gisa ikasten etxean.
  • Arrisku larrian (laranja): aiton-amonek eta aurretiko belaunaldiek hitz egiten dute; gurasoen belaunaldiak uler dezake hizkuntza, baina ez dute hitz egiten ez euren artean ezta ere haurrekin.
  • Arrisku kritikoan (gorria): hiztun gazteenak aiton-amonen belaunaldikoak dira, eta horiek ere erdizka edo gutxitan mintzatzen dute.
  • Galdua (beltza): hizkuntzak ez du hiztunik. Atlasean 1950etik aurrera desagertu diren hizkuntzak bakarrik agertzen dira.

Euskara hizkuntza kaltebera gisa sailkatzen du UNESCOk. Hizkuntza ziurren adibide ditugu ingelesa, gaztelania edo katalana. Hizkuntza kalteberak dira galesa, eskoziera eta txetxenera, besteak beste. Arriskuan dauden hizkuntza gisa sailkatu ditu UNESCOk asturiera eta aragoiera eta arrisku larriko hizkuntzatzat ditu bretainiera eta iparraldeko frisiera. Azkenik, arrisku larrian dauden hizkuntzen adibide dira manxera eta kusunda hizkuntza.

Ikus, gainera

Bibliografia