Imanol Berriatua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
erreferentziak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Imanol Berriatua Ibieta''' ([[Elantxobe]], [[Bizkaia]], [[1914]]ko [[abenduaren 24]]a - [[Jerusalem]], [[Palestina]], [[1981]]eko [[irailaren 15]]a) euskal idazle, fraide frantziskotar eta [[euskaltzaindia|euskaltzain urgazlea]] izan zen. [[Euskara batu|Euskara Batuaren]] sorrera-prozesuan, funtsezko eragilea izan zen, bai aditz batuaren egituraren proposamenean, eta bai garaiko euskal idazle gazteen maisu erreferentziala izan zelako ere; bereziki ''Anaitasuna'' aldizkarian argitaratzen ziren artikulu guztien zuzentzaile modura eta azken aurreko ''Hiztegia'' izeneko sekzioan batasunerako lexiko-proposamenak biltzen zituelako.<ref>{{Erreferentzia|izena=Goikoetxea, Juan Luis|abizena=(1947-)|izenburua=Imanol Berriatuaren bizitza euskalduntzearen eztandan, 1970-1980|argitaletxea=Erroteta|data=D.L. 2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/863182835|isbn=8496536661}}</ref><ref name=":12">{{Erreferentzia|izenburua=Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/apunteak/giza-zientziak/hizkuntzalaritza-filologia-hizkuntzak-itzulpengintza/euskarazko-irakasmaterialaren-idazkuntzaren|aldizkaria=www.unibertsitatea.net|sartze-data=2019-06-20}}</ref>
 
== Bizitza ==
7. lerroa:
[[Elantxobe]]n jaio arren, gaztetatik joan zen [[Gernika-Lumo|Gernikara]] bizitzen. Herri horretako klaratarren Santa Klara komentuan meza-lagun izan ondoren [[Forua]]n hasi zituen eliz-ikasketak bertako frantziskotarren komentuan. 1936an soldadutzara joan zen, eta [[Loiolako kuartela|Loiolako kuartelen]] erreboltek ([[Espainiako Gerra Zibila]]) bete-betean harrapatu zuten; gerratik ateratzeko, frantziskotar nagusiek Imanol, beste fraidegai batzuekin batera, [[Kuba]]ra bidaltzea erabaki zuten, bertara 1937ko urriaren 28an helduz. Hurrengo urteko ekainean apaiztu zen [[Habana]]n eta 1949ra arte egon zen Kuban, tartean Kanadara joan-etorriak eginez. 1944ean Kubako hiritar ere bihurtu zen.
 
1950ean bueltatu zen Euskal Herrira. [[Forua|Foruan]], [[Bilbo|Bilbon]] eta [[Bermeo|Bermeon]] aritu zen eta zenbait euskaltzalerekin kontaktuan jarri zen, tartean [[Federiko Krutwig]]. Bermeon arrantzaleen kapilaua izan zen, eta zenbaitetan haiekin itsasoratu zen, Afrikako portuetan tramite-lanetan laguntzearren. ''[[Anaitasuna (aldizkaria)|Anaitasuna]]'' aldizkaria sortu eta euskara batuaren aitzindari lanari ekin zion garai hartan, aldizkariko testuak zuzenduz.<ref name=":012">{{Erreferentzia|izenburua=Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/apunteak/giza-zientziak/hizkuntzalaritza-filologia-hizkuntzak-itzulpengintza/euskarazko-irakasmaterialaren-idazkuntzaren|aldizkaria=www.unibertsitatea.net|sartze-data=2019-06-22}}</ref> Aldizkaria sortu zuen taldean hainbat euskaltzale zeuden, besteak beste, [[Joseba Intxausti]] eta [[Jose Ramon Etxebarria]]. Ekonomikoki bideratu ahal izateko laguntzaren bila joan ziren hainbatengana, besteak beste, [[Jose Maria Makua|Joxe Maria Makua]], Bizkaiko aldun nagusia izango zena, Xabier Agirre, Jaurlaritzan sailburu izatekoa, [[Santiago Brouard|Santi Brouard]] zena, eta [[Xabier Gereño]].<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Joseba Intxausti: «Mirari bat da garai batetik hona Euskal Herrian gertatu dena»|hizkuntza=eu|url=http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/joseba-intxausti-abmirari-bat-da-garai-batetik-hona-euskal-herrian-gertatu-denabb|aldizkaria=Euskal kultura|sartze-data=2017-08-25}}</ref> Aldizkarian 310 artikulu idatzi zituen '''Berriatuak'''.<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_anaitasuna&Itemid=602&view=frontpage&lang=eu&izenburua=&autoritatea=79&gaia_id=&noiztik=&nora= Imanol Berriatuak Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen artikuluak] Euskaltzaindiaren webgunean.</ref>
 
1961ean [[Euskaltzain urgazleen zerrenda|euskaltzain]] urgazle izendatu zuten ([[Euskaltzaindia|Euskaltzaindiko]] aditz batzordeko kidea izan zen, [[Gabriel Aresti]]rekin batera).
 
1964an Baionako Euskal Idazkaritzak Euskara Batuaren sortzeko prozesua abiarazi zuenean, lehenengo unetik babesa eman zion adineko euskalari jakintsuetako izan zen, besteak beste, hauekin:[[Pierre Laffite|Pierre Lafitte]], [[Piarres Lartzabal|Piarres Larzabal]], [[Piarres Xarriton]], [[Koldo Mitxelena]], eta [[Patxi Altuna|Patxi Altunarekin]].<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/apunteak/giza-zientziak/hizkuntzalaritza-filologia-hizkuntzak-itzulpengintza/euskarazko-irakasmaterialaren-idazkuntzaren|aldizkaria=www.unibertsitatea.net|sartze-data=2019-06-22}}</ref><ref>{{erreferentzia|url=https://www.ehu.eus/seg/_media/gizt/3/baiona_1964.pdf|izenburua=Baionako Biltzarra|sartze-data=2019-06-22|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Davant|izena=Jean_Louis|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=PDF}}</ref>
 
1967an [[Bilbo]]ra joan zen bizitzera, [[Iralabarri|Iralako]] komentura, hain zuzen. Aresti hil zenean, berarekin zuen laguntasuna zela-eta, haren aldeko meza esan zuen Iralako komentuko elizan.