Juan Jose Vicente Mitxelena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
2. lerroa:
 
== Aldundi nagusi ==
1773ko Elgoibarko Batzar Nagusietan ahaldun nagusi hautatu zuten. Hurrengo [[Segura]], [[Zarautz]] eta Azkoitiko batzar nagusietan ere berriz hautatu zuten, 1778, 1780 eta 1782an, hurrenez hurren.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Michelena Larrainzar, Juan José Vicente de - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/michelena-larrainzar-juan-jose-vicente-de/ar-95696/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2019-05-11}}</ref> Une garrantzitsu horretan, [[Merkataritza Libreko Erregelamendua (1778)mendua eman zen (1778)|Liberalizazio Erregelamendua eman zen (1778)]]. Mitxelena haren aurka azaldu zen, kontraforutzat hartuz eta Amerikarekiko ezartzen zuen merkataritza mota gaitzetsiz.<ref name=":1"/>
 
== Alkatetzaren gorabeherak ==
1793ko otsailean, [[Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian|Konbentzioaren Gerra]] piztu zen eta, 1794ko abuztuaren 4an, frantses armada [[Donostiako historia|Donostiaren]] atarira heldutakoan, Mitxelenak, alkate zela, kapitulazioa eman zuen. Frantses tropen sarrerak hautsak harrotu zituen Espainiako gortean eta [[Manuel Godoy|Manuel Godoy ministro ahalguztidunean]]. [[Basileako Bakea|Basileako Bakearen]] ondoren (1795), kargugabetu eta Iruñeko Kontseilu Militarrean epaitu zuten urte berean.<ref name=":1" /> Ondorioz, Donostiatik 20 legoako urruntze agindua ezarri zioten, baita kargu publikorako betiko gaitasungabetu ere. Aldi batez espetxean sartu zuten eta, espetxe zigorra murriztu ondoren, atera eta, 1799an, bere eskubideak leheneratu zitzaizkion.<ref name=":1" />
 
== Erreferentziak ==